AZPIEGITURAK

Donostiako metroko sarrerak zigilatu ditu Ehunek

Hormigoiaren mafia ala euskal errepublika lelopean, obrak gelditzeko beharra nabarmendu du plataformak.

Metroko tuneletako baten sarrera, pankartaz estalita. EHUN
jon olano
2020ko abenduaren 12a
12:43
Entzun

Euskal errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak Donostiako metroaren obretako sarbideak itxi ditu, pankarta batzuk jarrita. Hormigoiaren mafia ala euskal errepublika irakur zitekeen horietan. Horrela, adierazi dute lanok gelditu behar direla, obrak «adierazten duen guztia seinalatzearekin» eta «euskal errepublikaren beharra mahaigaineratzearekin» batera.

«Metroaren zuloak, frankismotik datorren eta 78ko erregimenarekin jarraitu duen sare klientelar-mafiosoaren adierazlerik ilunenak dira. Sare klientelar honen xedea, baliabide publikoak esku pribatuetara pasatzea da. Horretarako, hamarkada luzeetan zehar, lotsarik gabe, benetako
beharrei erantzuten ez dieten lan publikoak erabili dituzte», salatu du Ehunek. Mugimenduaren ustez, hori gertatu da «78ko erregimenak
berak, legearen bitartez, ez bakarrik lapurreta hau baimendu, baita ere bultzatu egiten duelako».

Ildo horretan, gaineratu dute ez dutela bizitzen jarraitu nahi «denon ongizateari beharrean, gutxi batzuen poltsikoari garrantzi gehiago ematen dion Estatu» batean: «Hamarkada luzeetako praktikak erakutsi digun moduan, Espainian ez dago guzti hau konpontzeko aukerarik. Mafiakrazia Espainiaren esentzia da. Horregatik, Ehunetik uste dugu, denona dena lapurtzen ez duen mafiarik gabe bizi eta publiko-komuna babestuko duen markoa euskal errepublikak bakarrik eman diezagukeela».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.