Ezkurdia 22-8 Artola

Ezkurdia, nagusitasunez

Lau eta erdiko egungo txapeldunak erakustaldia eman zuen, eta Jakaren aurka jokatuko du finalaurrekoa. Sakez min handia egin zion Artolari. 

Ezkurdia eta Artola, atzo, EIbarko Astelena pilotalekuan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2020ko abenduaren 14a
09:36
Entzun

Lau eta erdiko txapelduna zergatik den erakutsi zuen atzo Joseba Ezkurdiak Eibarko Astelena pilotalekuan. Neurketara gogotsu heldu zen Artola, sasoi betean, eta, atzo ahaleginak egin zituen arren, ezin izan zion eutsi Arbizukoaren joari. Garaipenari esker, finalaurrekoa Erik Jakaren aurka jokatuko du Ezkurdiak, eta oraindik ez da finkatu noiz eta non izango den. Irabaziko balu, hirugarren finala izango luke jarraian. Beste finalaurrekoan, Jokin Altuna eta Oinatz Bengoetxea izango dira aurrez aurre.

Atzoko neurketa izan zen baino gogorragoa izango zela zirudien hasieran. Asteon BERRIAn esan zuen Artolak gogo handiz zegoela Ezkurdiaren aurka lehiatzeko, eta hala erakutsi zuen. Norgehiagokak aurrera egin ahala, ordea, bere legea ezarri zuen faboritoak, Ezkurdiak. 

Seina berdindu ostean, sakez min handia egiten hasi zen Ezkurdia: bederatzi tanto egin zituen gisa horretara. Tantoz tanto, 15-0eko partziala egin zion nafarrak gipuzkoarrari. Bi tanto egitea lortu zuen Artolak, eta hala geratu zen markagailua: 22 eta 8.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.