Laguntzak

Diru sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileen kopuruak gorantz jarraitzen du

Abenduan 339 hartzaile gehiago zerrendaratu dira; 54.747 herritarrek jasotzen dute DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iaz baino 2.292 pertsona gehiagok (+%4,4).

Lanbideren bulego bat. LUIS TEJIDO / EFE
Irune Lasa.
2021eko urtarrilaren 5a
12:32
Entzun

Koronabirusak erabat irauli du DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren hartzaile kopuruen beheranzko joera, eta azken hilabeteetan , gero eta gehiago izan dira laguntza horren beharra izan duten herritarrak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Pandemia iritsi zenetik, joan den otsailetik abendura bitartean 2.507 pertsona gehitu dira hartzaileen zerrenda horretara, horietatik 339 azken hilabeteetan. Abendu bukaeran, guztira 54.747 hartzaile zituen diru sarrerak bermatzeko errentak, iazko abenduan baino 2.292 gehiago (%4,4). 

Hala ere, hartzaileen igoera hori «modu neurritsuan eta iraunkorrean» ari dela gertatzen azpimarratu du Elena Perez Barredo Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuordeak, aurreko krisian, duela hamar urte, DSBEren hartzaile kopurua urte betean %40 handitu zela gogoratuz. 

DSBE jasotzen duten pertsonen %18k lanpostu prekario bat dute; %23,6 pentsiodunak dira; %45 langabezian daude, eta %13,3  lan merkatutik kanpo. Banaketa hori pixka bat aldatu egiten da  emakumezkoetan, DSBE jasotzen duten emakumeen ia laurdena (%21,1) direlako lan prekarioa dutenak. Gizonezkoetan, berriz, egoera horretan daude hartzaileen %13,6.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.