BIHAR BERRIA-N

Urte berriko helburuak: agindutakoa betetzeko zailtasunak

Urte zaharra atzean utzi eta berriari ongietorria emateko asmoz, herritar askok urte berriko asmo eta helburuak jartzen dizkiete euren buruei. Helburu horiek lortzeko moduak, sor daitezkeen frustrazioak eta aurtengo egoera berezia hizpide biharko 'Bizigiro' sailean.

jarraia191990.jpg
Uxue Gutierrez Lorenzo.
2021eko urtarrilaren 8a
13:42
Entzun

Erretzeari uztea, gimnasiora joatea, dieta egitea, hizkuntzak ikastea... horrelako asmoak oso ugariak izaten dira urte bat bukatzear edo beste bat hastear denean. Herritar askok urte aldaketa baliatzen baitute dituzten bizi ohiturei erreparatu eta aldatu nahiko lituzketen portaerak aztertzeko. Helburu horien benetako balioaz eta lortzeko bideaz jardungo dira biharko Bizigiro-ko gehigarrian Jon Imanol Etxabe psikoterapeuta eta sexologoa, eta Nerea Perez Uria Bizkaiko Psikologia Elkarkogo dekanordea. Ezarritako asmoak erdiesteko zenbait gako emateaz gain, 2020-2021 urte aldaketaren berezitasunei erreparatu diete psikologoek. Izan ere, aurten asmo horien zerrenda murriztu, aldatu eta deuseztatu ere egin da zenbait kasutan. Batetik, gertuko harremanak estutzea eta mundua ezagutzea jarri dute jomugan zenbait herritarrek. Eta, bestetik, planak ez egiteko joera hartu dute beste zenbaitek, ziurgabetasunak bultzatuta.

Urte aldaketari ez ezik, beste zenbait gairi ere helduko dio biharko Bizigiro-ko gehigarriak. Batetik, Arantzazuko Andre Mariaren egutegiak 75 urte bete ditu. 1947az geroztik, Arantzazuko abadeek urtero argitaratzen dute egutegia. Oinarrian kutsu erlijiosoa duen arren, edukiak gaurkotu eta gizarte arazoengandik hurbilago dagoen edukia sortzeko ahaleginean dihardute sortzaileek. Urteurrenaren harira, azala ere eraberritu egin dute.

Horrez gain, ez dira faltako gastronomia, zinema eta telesailen atala. Vikings telesailari buruz arituko da Mikel Yarza. 89 atal, zortzi urte eta sei denboraldiren ostean, pantailatik desagertuko da telesail entzutetsua.

Gastronomia atalean, berriz, Iker Markinez Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Kuko jatetxeko sukaldariaren negua epeltzeko errezeta: Barazki, lekale eta arroz hanburgesa.

Zinemari dagokionez, Natalie Erika James zinemagileak zahartzaroaren beldurraz mintzo den filma ondu du: Relic.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.