Reala
Willian Josek Wolverhamptonen jokatuko du denboraldi amaierara arte
Realak ofizial egin du azken egunetan ahoz aho ibili dena. Ingalaterrrako taldeak aurrelaria erosteko aukera izango du denboraldi amaieran.

Guztien ahoan zegoena ofizial egin du Realak. Txuri-urdinek eta Wolverhamptonek akordio bat sinatu dute Willian Jose aurrelariak Ingalaterrako taldean jokatzeko, utzita, ekainaren 30era arte. Epea amaitu ostean, Wolverhamptonek jokalaria erosteko aukera izango du.
ð¤ KOMUNIKATU OFIZIALA | @WillianJose19, @Wolves taldera utzita. Zorte on, Willy!#AurreraReala
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) January 23, 2021
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.