Larry King irrati esatari eta telebista aurkezlea hil da

Los Angeleseko Cedar Sinai Medical Center ospitalean zendu da, 87 urterekin. 'Larry King Night' gaueko irrati saioak egin zuen ezagun.

Larry King telebista aurkezle eta irrati esataria.
Uxue Gutierrez Lorenzo.
2021eko urtarrilaren 23a
18:16
Entzun

Larry King telebista aurkezle estatubatuarra hil da, 87 urterekin. Los Angelesko ospitalean zendu da gaur eguerdian. King Gabonetan ingresatu zuten Cedars Sinai Medical Center ospitalean, koronabirusarekin. Halere, heriotzat zerk eragin zion ezezaguna da oraingoz. Ora Media, Kingek sorturiko kateak eman du heriotzaren berri, aurkezlearen Twitter kontuaren argitaratu duten ohar baten bidez. «Larryren talentu paregabe eta esatari senaren erakusgarri dira 63 urtetan zehar egindako elkarrizketa mordoa, jasotako sariak eta mundu mailako aitortza».

Telebista eta irrati aurkezle bezala bide luzea egina zuen Kingek, eta elkarrizketak egiteko zuen moduak egin zuen ezagun: labur eta zuzen aritzen zen King elkarrizketatuekin; uste zuen galdera laburren bidez lortzen direla erantzun egokienak.1985etik 2010era bitarte CNN katean aurkeztu zuen Larry King Night gaueko irrati saioak egin zuen bereziki ezagun.

[youtube]https://youtu.be/Lwsy1lQPnnU[/youtube]

New Yorken jaio zen, eta bost urte besterik ez zituela, garbi zuen irrati esatari jardun nahi zuela. Floridara lekualdatu zen 1955.urtean eta Miamiko irrati baten hasi zen esatari, lan txikiak egiten. Jaiotzez, Lawrence Harvey Zeiger du izena Kingek, eta hain zuzen, Miamiko irratian lanean ari zela zuzendariak esan zion Zeiger abizenaren partez King esan zezala, ahoskatzeko errazagoa zela eta.

Irratitik telebistara

Miamin urratutako bidean aurrera egin zuen Kingek Mutual Broadcasting System irrati katean 1978. urtetik aurrera. Orduan hasi zen sona handikoa izan zen The Larry King Show saioa grabatzen. Irratian gauez eskaintzen zen telefono dei bidezko programa bat izan zen. 1985. urtean hasi zen kamera aurreko elkarrizketen ofizioan murgiltzen. 2010. urtera arte Larry King Live elkarrizketa saioa gidatu zuen CNN telebista katean; eta ondoren, 2012tik 2020ra bitarte, Larry King Now saioa gidatu zuen Hulun eta RT American.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.