reala
Carlos Fernandezen fitxaketa ofizial egin du Realak
24 urteko jokalariak 2026. urtera arteko kontratua sinatu du.

Azkar bete du Realak Willian Josek utzitako hutsunea. Azken egunetan batean eta bestean entzuten zena ofizial egin du taldeak, eta Carlos Fernandez Sevillatik Donostiara iritsi da. Txuri-urdinek jakinarazi dutenez, 24 urteko aurrelariak 2026. urtera arteko kontratua sinatu du taldearekin.
Sevillaren harrobiko jokalaria da, eta 2013-2014 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin. Andaluziako taldean ez ezik, Deportivon eta Granadan ere aritu da azken bi denboraldietan. Lehenarekin (bigarren mailan), hamar gol sartu zituen; Granadan (lehen mailan), berriz, hamahiru. Denboraldi honetan, ez du ia jokatzeko aukerarik izan Sevillan: zazpi partida jokatu ditu; denera, 194 minutu.
ð Kalitatea.
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) January 24, 2021
ð Gosea.
ð Txuri-urdina.
ð¥ Carlos Fernandez ezagutu!#CarlosTxuriUrdin #AurreraReala
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.