Albistea entzun

Arkeologia

Ikerketa batek dio txakurrak duela 23.000 urte etxekotu zituztela Siberian

Amerikara heldu ziren lehen pertsonak txakurrekin iritsi ziren, duela 15.000 urte. Gizaki haiek siberiar jatorrikoak ziren, eta handik zabaldu ziren Eurasiara eta Amerikara.

Arkeologo bat txakur baten aztarnak aztertzen, Perun, artxiboko irudi batean.
Arkeologo bat txakur baten aztarnak aztertzen, Perun, artxiboko irudi batean. Proyecto Arqueológico Sechín / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko urtarrilak 26

Gizakia txakurrekin iritsi zen Amerikara, duela 15.000 urte. Hala dio PNAS Amerikako Estatu Batuetako Zientzia Akademiaren aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Txakurren jatorria argitu nahian, Angela Perri Durhameko Unibertsitateko (Erresuma Batua) arkeologia doktoreak zuzendutako ikerlari taldeak aztertu ditu pertsonen eta txakurren erregistro arkeologikoak, eta ondorio horretara heldu da.

Ikerlarien arabera, ziurrenik, gizakia duela 23.000 urte hasi zen txakurrak etxekotzen, Siberian. Hangoak ziren Amerikara heldu ziren lehen gizakiak, eta Europara eta Asiara ere zabaldu ziren, txakurrekin.

Amerika izan zen gizakia heldu zen munduko azken eskualdeetako bat. Ikerketak dioenez, ordurako txakurrak etxekotuta zeuden hainbat zibilizaziotan, guztietan eginkizun bera ez zuten arren. Ikerketan parte hartu duen Laurent Frantz genetistak adierazi duenez, hasi zirenean argi zuten gauza bakarra zen txakurrak ez zituztela Amerikan etxekotu: «Orain, Amerikara heldu zirenen arbasoen firma genetikoa begiratuta, badakigu Siberiako lekuren batekoak zirela».

Etxekotzearen jatorria

Oxfordeko Unibertsitateko Greger Larson irakaslearen arabera, berriz, txakurrak Eurasian etxekotu zituztela uste zen lehen, Europatik Txinaraino, baita tarteko hainbat tokitan ere: «Gizakien eta txakurren erregistro arkeologikoak bateratuta, ordea, geroz eta argiago dugu Siberian etxekotu zituztela lehenbizi».

Azken izozte handian, duela 23.000 eta 19.000 urte artean, Siberia eta Beringia —Errusiaren eta Kanadaren arteko eremua— oso lurralde hotzak eta lehorrak izan ziren. Litekeena da horrek gizakien eta otsoen arteko hartu-emana handitzea, halabeharrez, harrapatzen zituzten animaliak antzekoak zirelako.

Ikerlarien ustez, hor egon daiteke txakurren etxekotzearen jatorria, gizakiek txakurrei ematen baitzizkieten harrapatutako animalien kondarrak; adibidez, zaldienak, oreinenak edo altzeenak. Otsoek eta txakurrek hilabeteak iraun ditzakete proteina soilik jaten.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Giro atsegina sortu zen Ziburuko plazako karparen azpian. ©GUILLAUME FAUVEAU

Euskarari plaza, elkarlanean

Ekhi Erremundegi Beloki

Jende andana elkartu da Ziburuko IV. Euskal Disko eta Liburu Azokan. Euskarak Lapurdi kostaldean plaza hartzeak duen garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek.

 ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Egunero galdetu behar da jendea zer moduz dagoen, ez COVID garaian soilik»

Ane Insausti Barandiaran

Adinekoen aldarriak ezkutuan geratzen direla salatu du Berriotxoak. Besteak beste, eskatu du zaintzan bizitza osoa eman duten emakumeen pentsioak igotzeko, baliabide gehiago jartzeko, eta zaintza sistema publikoa eta integrala izateko.
Euskal Herriko gazteek gehiago erabiltzen dute Instagram Whatsapp baino. ©ANDREJ CUKIC / EFE

Instagram da euskal gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala

Urtzi Urkizu

Ikusiker lanaren arabera, Euskal Herriko gazteen hamarretik bederatzik erabiltzen dute Instagram

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.