Komikigintza

Zakilixut pertsonaiaren bertsioak egin dituzte hainbat marrazkilarik

Joseba Larratxe komikigileak jolas bat proposatu du sare sozialetan: Antton Olariagaren pertsonaia norberak bere estiloan berriz sortzea. Argazki bilduma honetan batu ditugu emaitzetako batzuk. Ikusi hemen marrazkiak.

Edu Lartzanguren.
2021eko otsailaren 1a
20:00
Entzun

Erronka bota die Joseba Larratxe marrazkilariak Euskal Herriko beste artista eta zaleei. «Jolas bat proposatzen dizuet inguruko marrazkilari guztiei: Euskal komikigintzako pertsonaia mitikoak aukeratu eta norberak bere estiloan marraztea. Lehenengoa, nola ez, Antton Olariagaren ZAKILIXUT! Ea ba! Zorroztu arkatzak!!».

Orduak aurrera egin ahala, bertsioak argitaratzen joan dira sortzaileak.

Unamuno Teknologia taldekoek adimen artifiziala erabili dute Zakilixut berriz sortzeko, DeepArt.io algoritmo neuronala erabili dute. Sarean erabil daiteke: irudia igo, estiloa aukeratu eta minutu batzuen ondoren lortzen da emaitza.

Euskarazko komikigintzaren pertsonaiarik zaharrenetako eta klasikoenetako bat da Zakilixut. Olariagak egunero argitaratzen du haren inguruko komiki bat BERRIAn.

Egin egunkarian hasi zen Zakilixuten abentura 1977. urtean. 1990. urtean, Euskaldunon Egunkaria-n agertzen hasi zen, eta
BERRIAn gero, 2003tik.

Zakilixut Pernando Amezketarraren eta Txirritaren tradizio berekoa dela idatzi zuen Koldo Izagirrek, 2019an, pertsonaiaren 40 urteurrenean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.