Justiziak atzera bota du txerto guztiak lehen lerroko osasun langileetara bideratzeko eskea

ESK sindikatuak Osakidetzan txertaketa prozesuan atzemandako «irregulartasunen» harira abiatutako eskakizunak ez du aurrera egin EAEko Auzitegi Nagusian

arantxa iraola
2021eko otsailaren 4a
15:05
Entzun

Osakidetzako langileek txertatzeko prozesuaren inguruan izan dituzten «irregulartasunen» harira, ESK sindikatuak eskatu zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusian «kautelazko» neurri gisara lehen lerroko osasun langileen txertaketa lehenesteko, eta osasun sistemak eskura zituen txerto guztiak behargin horien txertaketara bideratzeko. Justiziak, ordea, ezezko erantzuna eman du: ez du aintzakotzat hartu eskakizun hori.

ESK-ren aburuz, Osakidetzak ez ditu bete laneko arriskuen prebentziorako araubideak; horregatik jo zuen auzitara. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eman duen ebazpenaren arabera, ordea, ez dago arrazoibiderik esateko langileen esku ipini diren baliabideak ez direla «egokienak». Gainera, erantsi du sindikatuak ez dituela babesik gabe dauden langileen egoerak behar bezala «zehaztu», eta ez daudela, beraz, behar adina motibo eskakizuna aintzat hartzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.