Lan gatazkak

Greba mugagabean hasiko dira Tubacexen, 150 kaleratzeen aurka

Astelehenean abiatuko da lanuzte mugagabea, langile batzordeak jakinarazi duenez. Gaurko eta biharko ere lanuzteak deitu ditiuzte sindikatuek

Tubacexeko langileen protesta bat. JAIZKI FONTANEDA / FOIKU
xabier martin
2021eko otsailaren 11
12:06
Entzun

Ekoizpenaren alorrean «erabatekoa» da grebaren oihartzuna, Santiago Ibernia batzordeko presidentearen arabera. Lantaldea elkar harturik dagoela esan du Iberniak, 150 langile kaleratzeko enpresak martxan jarri duen erregulazioaren aurka. Era berean, lanuzteak ere badira Arabako planta guztietako langileentzako proposatu duten ABEEaren aurka. Iberniak esan du astelehenean hasiko den greba mugagabearen abisua eman dutela jada lan agintaritzan.

Udan piztu ziren alarmak Tubacexen, enpresa 150 kaleratzeri buruz hitz egiten hasi zenean. Langile batzordeko presidenteak «arduragabekeria» hitza erabili du orain baino lehen zuzendaritzaren kudeaketa azaltzean. Enpresak «krisi larriari» erreparatu dio azaltzeko lantaldea murriztu behar dela. Gasaren eta petrolioaren sektorean inbertsioak etenda daude aspaldian, eta Arabako tutu egilearen kontuak ez dira zuzendaritzak nahi lituzkeenak. Sektoreko inbertsioa mundu zabalean erdira apaldu da 2015etik, zuzendaritzak dioenez. Trantsizio ekologikoa hasi delarik, Tubacexek ez du espero sektorearen inbertsioa haztea datozen urteetan.

COVID-19aren krisiaren ondorio jakinekin lotu du zuzendaritzak zortziehun langilerentzako mahairatu duen aldi baterako erregulazioa. Azken hilabeteetan, antza, eskaerak «izugarri» jaitsi dira enpresan. Langile batzordearentzat, krisi koiunturala da hau, epemuga jakina duena txertoei esker, eta aldi baterako neurriak baino ez ditu onartzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.