Georgiako lehen ministroak dimisioa eman du

Nikanor Melia oposizioko buruaren atxiloketak gobernuan eragin duen arrakalaren ondorioz eman du dimisioa Giorgi Gakhariak.

Gakharia, artxiboko argazkian. ZURAB KURTSIKIDZE, EFE
2021eko otsailaren 18a
12:38
Entzun

Giorgi Gakharia Georgiako lehen ministroak dimisioa eman du gaur goizean, Nikanor Melia oposizioko buruaren atxiloketak gobernuan eragin duen eztabaidaren eraginez. Gakhariak argudiatu du bere gobernuan ez duela lortu denek elkar ulertzea, eta horregatik eman duela dimisioa. "Espero dut pauso honek gure espazio politikoan zatiketa murrizten laguntzea, uste baitut zatiketa eta liskarra direla gure herriak eta garapen ekonomikoak dituzten arriskurik handienak".

2019ko istilu batzuengatik atxilotu dute Melia, Mugimendu Nazional Batuaren burua. Gakhariak esan du oposizio buruak ez zuela inoiz legea errespetatu eta protesta horietan parlamentuan sartzera deitu zituela herritarrak. Baina gaineratu du atxiloketak arriskuak dituela eta krisi ekonomikoaren eta pandemiaren kudeaketa zailtzen dituela.

Errusiaren ordezkaritza batek Tiflisera egin zuen bisita batek piztu zituen protestak. 200 lagun baino gehiago zauritu zituzten, eta Irakli Kobajidze presidentearen dimisioa ekarri zuen krisiak. Gajaria Barne ministro zen, eta oposizioak haren dimisioa ere eskatu zuen. Protesta horien auzian 10.000 euroko fidantza eskatu du Meliarentzat, eta ordaindu ez duelako atxilotu dute.

Gakhariaren dimisioaren ostean, atxiloketa agindua bertan behera utzi dutela argitaratu du Georgia Today egunkariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.