Binakako txapelketa

Aukerarik eman gabe nagusitu dira Elezkano eta Zabaleta

Elezkano II.ak eta Zabaletak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia eta Galartza.

Atzoko partida, Eibarko Astelena frontoian. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2021eko otsailaren 22a
08:59
Entzun

Geldiezina dirudi Elezkano II-Zabaleta bikoteak. Partida bakarra galdu zuten lehen itzulian, eta garaipen batekin hasi dute bigarrena ere: 8-22. Beste zazpi partida geratzen dira oraindik, baina gero eta gertuago dute finalerdietarako sailkatzea. Zailago dute Ezkurdiak eta Ladis Galartzak. 

Eibarko Astelena frontoian, hasi eta berehala aurreratu ziren urdinak: 0-5, 1-8... Asmatu ezinda ari ziren Ezkurdia eta Galartza, eta horrek are gehiago animatu zuen Elezkano-Zabaleta bikotea. Atzelaria dejadak egitera animatzeraino.

Zabaleta nagusi zen atzeko koadroetan, eta Elezkanok aurrean baliatu zuen bikotearen lana. Ezker-eskuin mugitu zuen Ezkurdia. Horri defentsa on bat gehituta, gorrien ezintasuna izan zen emaitza. Hala, bigarren atsedenaldi luzerako aldea hamalau tantorena zen: 5-19. Orduan izan ziren gorriak lehen aldiz bi tanto jarraian egiteko gai, baina erreakzio saiakera horrek ez zuen gehiagorako eman. Azken emaitza: 8-22. 

Gauzak hala, Elezkano eta Zabaleta sailkapeneko buruan dira, Altuna III-Mariaezkurrena II bikotearekin berdinduta. Ezkurdiak eta Galartzak, berriz, hiru punturekin jarraituko dute, seigarren postuan. 

Promozio mailako partidan, Larrazabal-Eskiroz bikoteak 22-21 irabazi zien Arteaga II.ak eta Elizegik osatutakoari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.