Geologia

Laminaren ilargi esnezko errekan bisitan

Espeleologo eta geologo talde bat Aizarnako Zabale Zulotoaren hondoan dagoen ilargi esnezko erreka ikusten egon da, eta bideo batean kontatu dute esperientzia. Munduan egoera likidoan dauden bakarrenetakoa da.

2021eko otsailaren 23a
16:38
Entzun

Zabale Zulotoa Hernio magalean dago, Aizarnatik gertu. Inguruko herritarren kondaira baten arabera, ilargi betearekin lamina bat ateratzen zen, eta ilargi esnetan bainatzen zen.

Kondairak egiatik bazuela egiaztatu zuen Aranzadi zientzia elkarteak 2004. urtean. Han aurkitu zuten Aizarnako lehen ilargi esnea, munduan likido dauden bakanetakoa. Isuria zuria eta distiratsua da, eta karbonatoa, kaltzioa eta magnesioa dira haren osagai nagusiak. Ordura arte egoera solidoan bakarrik aurkitua zuten, eta zentimetro koadro txikian. Ernioko errekako ilargi esnea, berriz, egoera likidoan dago, eta, gainera, 150 metroko meazulo bat zeharkatzen du.

Ilargi esnezko erreka bisitatzen egon da talde bat asteburu honetan. Tartean ziren IƱaki Alonso Indio Akerbeltz espeleologia taldeko kidea eta Asier Hilario geologo tolosarra. Ataria Irratiak bizitakoa eta ikusitakoa kontatu du, eta bideo bat osatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.