Golfa
Tiger Woodsek auto istripu larria izan du, «abiadura handian» zihoala
Eskuineko hankako orkatilan, tibian eta peronean egin diote ebakuntza. Atzo izan zuen istripua Woodsek, Los Angelesen.

Auto istripu larria izan zuen atzo Tiger Woods golf jokalari ezagunak. Lesio larriak eragin zizkion istripuak, batez ere eskuineko hankan, eta erietxean «luze» aritu zitzaizkion atzo ebakuntza egiten. Hala jakinarazi du bere komunikazio taldeak Twiterren zabaldutako mezuak: «Woodsi eskuineko hankako orkatilan, tibian eta peronean egin diote ebakuntza». Ebakuntza eginda, golf jokalaria dagoeneko esna eta suspertze bidean dagoela jakinarazi dute.
Atzo izan zuen istripua Tiger Woods golf jokalari ezagunak, Los Angeles ondoko Rancho Palos Verdes hirian. Poliziaren arabera, autoa, errepidetik irten, eta irauli egin zen. Suhiltzaileek eta larrialdi zerbitzuek atera zuten Woods autotik, eta Harbor-UCLA erietxera eraman zuten. Polizia iturrien arabera, Woodsen autoa «abiadura handian» zihoan.
Woods zelaietatik kanpo aritu da azken boladan, beste ebakuntza bat egin diotelako berriki bizkarrean. Augustako Mastersa jokatzeko asmotan zen apirilean.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.