Europako Batasunak txertaketa pasaportea izango du udarako, Merkelek esan duenez

Kantzilerrak aurreratu du estatu kideek erabaki dutela pasaporte bateragarri bat sortzea, herrialde batetik bestera joan ahal izateko. Horretarako, aurrena herritar guztiek izan behar dute txertoa hartzeko aukera, Merkelen hitzetan.

Angela Merkel, Berlinen, agerraldi batean. CHRISTIAN MARQUARDT / EFE
2021eko otsailaren 25a
20:59
Entzun

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak prentsaurreko batean adierazi du EB Europako Batasuneko estatu kide guztiak bat datozela haien artean mugitu ahal izateko txertaketa pasaporte bat sortu nahi dutela datozen hilabeteetan. «Udarako» prest izango dela esan du.

Europako Batzordeak hiru hilabete ditu sistema horren baldintza teknikoak zehazteko. Hori ezarri eta gero, herritarrek aukera izango dute EBko herrialde batetik bestera joateko, baita «beste herrialde batzuetara ere», kantzilerraren esanetan. Joan-etorriez hitz egin du, baina ez du turismoa aipatu ere egin.

Immunizatuta dauden pertsonek baldin badute bidaiatzeko aukera, herritar guztiek izan behar dute txertatzeko aukera, Merkelen arabera. Bestela, «bidegabea» litzateke.

Gainera, esan du bidatzeko aukera ez dutela izango pasaporte hori dutenek soilik, eta sistema hori «osagarri bat» izango dela nazioarteko bidaietako segurtasuna bermatzeko neurrien artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.