FUTBOLA

Javier Landeta da Euskadiko Federazioko presidente berria

Landetak 86 boto lortu ditu Ipuruan egindako batzarrean, eta Koikili Lertxundik, 26. Luis Mari Elustondo ordezkatuko du karguan, eta haren lantaldeak datozen lau urteetan gidatuko du federazioa.

Javier Landeta, batzarrean, gaur. BIOK COMUNICACION
Julen Etxeberria.
2021eko martxoaren 1a
20:53
Entzun

Javier Landetak ordezkatuko du Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioaren presidente karguan. Landeta Koikili Lertxundiri nagusitu zaio gaur, Ipuruan egindako batzar nagusian. 86 boto jaso ditu presidente berriak, eta Koikilik, 29. Beste bat, berriz, txuria izan da. Beraz, Landetak eta haren lantaldeak gidatuko du Euskadiko Federazioa hurrengo lau urteetan.

«Harro gaude, batzarrak babesa eman baitigu. Gogor borrokatuko gara euskal futbolaren alde. Ez dago denbora galtzeko. Gure hauteskunde programa bete behar dugu. Gure ardura da», esan du irabazi berritan. Eskua luzatu dio Koikiliri. «Ideia guztiak ongi etorriak izango dira, guztiok helburu bera baitugu: euskal futbolarentzako onena».

«Adostasunetik» ofizialtasunaren aldeko urratsak egiteko prest azaldu da Landeta. Hain zuzen, zenbait lagunek ofizialtasunaren aldeko kontzentrazioa egin dute Ipuruaren sarreraren aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.