Enpresak

Renferen enkargu handia, Alstom eta Stadlerrentzat

 Esleitu gabe dauden beste bi kontratuetatik zerbait lortzea espero du Beasaingo CAFek.

Renferen aldiriko tren bat, Donostiako geltokian. JUAN CARLOS RUIZ (FOKU)
jokin sagarzazu
2021eko martxoaren 5a
17:40
Entzun

Alstom frantsesaren eta Stadler suitzarraren artean banatuko dute Renferen kontratu handia, 2.726 milioi eurorena. CAF kanpoan geratu da, nahiz eta interes handia zuen enkargu hori lortzeko.

Albistea ez da guztiz berria; Beasainen (Gipuzkoa) egoitza duen ekoizleak abendutik zekien kanpoan geratuko zela. Aurretik etenda egon zen lehiaketa, Espainiako Talgok jarritako helegite batengatik, baina hori atzera bota, eta urte amaieran jakin zen Alstom eta Stadler izango zirela lehiakideak. Azkenean, bien artean banatuko dituzte lanak. Alstomek 152 tren egingo ditu, 1.447 milioiren truke, eta Stadlerrek beste 24 ekoitziko ditu, 998 milioirengatik.

Baina erabaki horrekin ez zaizkio ate guztiak itxi CAFi. Renfek beste bi kontratu esleitu behar ditu oraindik, eta horretan jarriak ditu itxaropenak. Bata, distantzia ertaineko 43 tren eta aldiriko beste 38 egiteko (hibridoak denak), eta bestea, abiadura handiko 40 tren buru egiteko. CAFek Castejonen (Nafarroa) duen plantan arreta handiz aztertzen ari dira prozesu hori, lantegi horren geroa horren menpe dagoelako hein handi batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.