Aberri Eguna

Euskal Herria Batera-k aurkeztu du #keinubatbatera ekinbidearen aurrerapena

«Euskal Herri burujabea» aldarrikatuko dute datorren apirilaren 4an, eta, sustatzaileen arabera, kantua izango da «batuko gaituzten keinuetako bat».

2021eko martxoaren 22a
13:46
Entzun

Euskal Herria Batera herri ekinbideak Euskal Herri osoan ospatuko du 2021eko Aberri Eguna. Ekinbidearen sustatzaileek azaldu dutenez, «kantua izango da batuko gaituzten keinuetako bat», eta, horretarako, seinale bat zabalduko dute apirilaren 4an, 12:30ean. Ordu horretan, «ikus-entzunezko seinale bat» igorriko dute irratietan, tokiko telebistetan eta sarean, eta hiru abesti jasoko ditu: Gernikako arbola;Txoriak txori; eta Ikusi mendizaleak.

Horri lotuta, aurkeztu dute seinalearen aurrerapen bideoa. Hainbat euskal artista ageri dira han, batzuk abesten urte asko daramatzatenak eta beste batzuk euskal musika eszenan agertu berriak: besteak beste, La Furia, Erramun Martikorena, Kai Nakai, Niko Etxart, Xabi Solano...

Dinamikako kide Imanol Esnaolak ekinbidearen aurkezpenean azaldu zuenez, «Euskal Herri burujabea» aldarrikatuko dute: «Erabaki politikoak herritarrengandik ahalik eta gertuena hartzeko, gure bizitzen eta gure ongizatearen alde egiteko. Komunitate nazional gisa, zainduko gaituen herri bat izan nahi dugulako», adierazi zuen.

Seinalean parte hartu dutenen zerrenda

1. Nerea Loron La Furia
2. Dorleta Kortazar
3. Mirari Martiarena
4. Iker Villa
5. Mattin Rafu Ruiz de Alda
6. Garazi Hach Embarek
7. Josu Camara
8. Gotzon Barandiaran

Gernikako arbola:
9. Ainhoa Tabuyo
10. Amaiur Esparza
11. Ana Bejerano
12. Antxon Valverde
13. Aritz Rementeria
14. Ekaitz Etxezarreta
15. Endika Iriso
16. Erramun Martikorena
17. Fermin Balentzia
18. Gontzal Mendibil
19. Jean Leon Indart
20. Jon Enbeita
21. Julia Jimenez La Txula Potra
22. Iratxe Aguilera Kai Nakai
23. Irkus Robles
24. Mikel Markez
25. Niko Etxart
26. Pantxoa Karrere
26. Peio Ospital

Txoriak txori:
27. Ane Badiola
28. Joxe Leon Amigorena
29. Irati Odriozola

Ikusi mendizaleak:
30. Xabier Solano

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.