ABERRI EGUNA

Aberri Eguna plazetan ospatzeko deia egin du Euskal Herria Batera-k

Herri dinamikaren arabera, «Euskal Herri burujabea» aldarrikatuko dute datorren apirilaren 4an

Ekinbidearen aurkezpena, gaur, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Igor Susaeta.
2021eko martxoaren 13a
14:57
Entzun

Iazko Aberri Eguna leiho eta balkoietan ospatu behar izan zuten herritarrek, pandemiaren ondorioz Espainia eta Frantziako gobernuek ezarritako itxialdiarengatik. Nolanahi ere, ariketa hura «arrakastatsua» izan zen, antolatzailearen, Euskal Herria Batera herri egitasmoaren ustez, eta, horregatik, berriro batera ospatzeko deia egin du, baina aurtengo apirilaren 4an plazetara jauzi eginez. Aurtengo Aberri Eguna aurkezteko agerraldia egin du gaur, Donostian, Euskal Herria Batera-k, eta dinamikako kide Imanol Esnaolak nabarmendu du «Euskal Herri burujabea» aldarrikatuko duela. «Erabaki politikoak herritarrengandik ahalik eta gertuen hartzeko, gure bizitzen eta gure ongizatearen alde egiteko. Komunitate nazional gisa, zainduko gaituen herri bat izan nahi dugulako», adierazi du.

Ospatzeko ordua 12:30ak izango dira, eta Oihana Maritorena sustatzaileak azaldu du ordu horretan «ikus-entzunezko seinale bat» igorriko dutela irratietan, tokiko telebistetan eta sarean. Seinale hori «edozein tokitatik» ikusi edo entzuteko deia egin du Euskal Herria Batera-k, baina aurten herriko eta auzoetako plazetan elkartzeko deia ere egin nahi du. «Herrietako plazetan elkartzeko deia egiten dugu, bai seinalea batera entzuteko, bai herriko musikariekin kantaldiak antolatzeko, betiere COVID-19a-dela eta ezarritako osasun irizpideak zorrotz betez», zehaztu du Maritorenak. Eta hiru kantu kantatzea proposatu dute, horiek «Euskal Herria batzen dutelakoan» : Gernikako arbola, Txoria txori eta Ikusi mendizaleak. «Baina herritarrei Euskal Herriarekin batzen dituen edozein kanta proposatu eta plazetan kantatzeko deia egiten diegu. Guztiok batuko gaituen egitasmo bat egitea baita helburua».

Nolanahi ere, ez dute proposamena «soilik» plazetara mugatu nahi. «Gauden tokian gaudela, etxean, mendian zein hondartzan, Euskal Herrian zein kanpoan, seinalearekin bat egin eta kantatzeko deia egiten dugu». Gainera, Aberri Egunean leiho eta balkoiak ikurrinaz eta nafar ikurrez apaintzeko deia egin du Euskal Herria Batera-k.

Talde sustatzailea

Euskal Herria Batera-k jakinarazi du nortzuek osatzen duten proposamenaren talde sustatzailea.

1. Ainhoa Aiensa Laborda, Supermerkatu baten langilea. Iruñea, Nafarroa Garaia.
2. Aitor Servier Etxexuri, Bertsolaria. Azkaine, Lapurdi.
3. Amaia Merino Unzueta, Zinemagilea. Barañain, Nafarroa Garaia.
4. Amaia Nausia Pimoulier, Historialaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
5. Anabel Arraiza Artieda, Kultur ekintzailea. Lakuntza, Nafarroa Garaia.
6. Angel Oiarbide Ruiz, Arkitekto teknikoa. Idiazabal, Gipuzkoa.
7. Basilio Garcia Mayo, Udaltzain jubilatua. Amurrio, Araba.
8. Carlos R. Etxepare Rambosio, Kazetaria. Buenos Aires, Argentina.
9. Carlos Martinez Etxeberria, Ikaslea. Murchante, Nafarroa Garaia.
10. Dorleta Kortazar Alkoz, Ipuin kontalaria. Eskoriatza, Gipuzkoa.
11. Eduardo Gaviña, Yogurinha Borova. Trabestia eta Kultur ekintzailea. Laudio-Bilbo, Araba-Bizkaia.
12. Eneko Axpe Iza, Zientzialaria, Barakaldo, Bizkaia.
13. Estitxu Garai Artetxe, Publizista. Gordexola, Bizkaia.
14. Gaizka Aranguren Urrotz, Kazetaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
15. Garazi Hach Embarek Irizar, Irakaslea. Ormaiztegi, Gipuzkoa.
16. Grazi Etchebehere, Erizain ohia.  Ortzaize, Nafarroa Behea.
17. Iduzki Soubelet Fagoaga, EHUn gizarte psikologian irakaslea, Naziometroko kidea. Donibane Lohizune, Lapurdi.
18. Iera Agirre Iturriaga, Pilotaria. Leitza, Nafarroa Garaia.
19. Iker Goñi Antuñano, Ekintzailea. Getxo, Bizkaia.
20. Iker Villa Baraja, Musikaria. Barakaldo. Bizkaia.
21. Imanol Esnaola Arbiza, Gaindegiako koordinatzailea. Oiartzun, Gipuzkoa.
22. Imanol Goirigolzarri Malaxetxebarria, Jubilatua. Mungia, Bizkaia.
23. Inaxio Kortabarria Abarrategi, Donostia, Gipuzkoa.
24. Iñaki Dorronsoro Plazaola, Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia. Ataun, Gipuzkoa.
25. Iñaki Pujana Aguirre, Garraiolaria. Dima, Bizkaia.
26. Iratxe Delgado Arribas, Ikaslea. Durango, Bizkaia.
27. Josu Camara Izagirre, Aktorea. Lezama, Bizkaia.
28. Maddalen Arzallus Antia, Bertsolaria. Hendaia, Lapurdi.
29. Maialen Sáez de Okariz Ruiz de Sabando, Erizaina. Gasteiz, Araba.
30. Maitena Diribarne, Irakaslea. Donibane Garazi, Nafarroa Behea.
31. Markel Susaeta Laskurain, Futbolaria. Eibar, Gipuzkoa.
32. Mirari Martiarena Iraola, Umoregilea. Oiartzun, Gipuzkoa.
33. Kike Amonarriz Gorria, Euskaltzalea. Tolosa, Gipuzkoa.
34. Mario Zubiaga Garate, EHU-UPVko irakaslea. Durango, Bizkaia.
35. Mattin Rafu Ruiz de Alda Laaksonen, Txirrindularia. Urruña, Lapurdi.
36. Mikel Irizar Intxausti, Jubilatua. Elorrio, Bizkaia.
37. Nerea Loron, La Furia, Abeslaria. Cascante, Nafarroa Garaia.
38. Oihana Maritorena Genbe, Aktorea eta irakaslea. Donostia, Gipuzkoa.
39. Paola Charron, Gidaria. Larresoro, Lapurdi.
40. Pello Otxandiano Kanpo, Ingeniaria. Otxandio, Bizkaia.
41. Ramon Agirre Lasarte, Aktorea. Donostia, Gipuzkoa.
42. Txomin Poveda, Soziologoa. Urruña, Lapurdi.
43. Xabier Goirigolzarri Malaxetxebarria, Enpresaria. Mungia, Bizkaia.
44. Ximun Fuchs, Antzerkilaria. Donibane Lohizune, Lapurdi.
 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.