Ipar Korea

Ipar Koreak bi misil balistiko jaurti ditu Japoniako itsasora

Japoniako eta Hego Koreako lehen ministroek gaitzetsi egin dute proba.

Ipar Korean jaurtitako misiletako baten irudia, Hego Koreako telebista batek zabaldua. YONHAP, EFE
arantxa elizegi egilegor
2021eko martxoaren 25a
11:03
Entzun

Astebetean bigarrenez bi misil jaurti ditu Ipar Koreak. Asteburuan jaurtitakoen kasuan ez bezala —irismen laburrekoak ziren haiek—, goizaldeko probak nazioartearen kritikak eragin ditu. Ekialdeko kostaldetik jaurti ditu Piongiangek misilak, eta Japoniako itsasoan erori dira, Tokioren menpeko eremu ekonomikotik kanpo.

Urtebete zen Ipar Koreak misilik jaurtitzen ez zuela, eta horren epe laburrean bi proba egin izanak kezka eragin du. «Bakea eta egonkortasuna kolokan jarri dituzte, baita NBEren ebazpena urratu ere», salatu du Japoniako lehen ministro Yoshihide Sugak. Izan ere, NBE Nazio Batuen Erakundeak debekatu egiten dio Piongiangi halako armak erabiltzea. Hego Koreak ere gaitzetsi egin du indar erakustaldia.

Ipar Koreako buruzagi Kim Jong-unek halako jaurtiketak baliatu izan ditu orain arte herrialdearen indar militarra erakusteko. Baina herrialdeak ez zuen misil nuklearrik edo kontinente artekorik probatu 2017tik —handik gutxira bildu zen Kim orduan AEBetako presidente zen Donald Trumpekin—.

AEBetako gobernu aldaketarekin Washington estu hartzen ari da Piongiang bere armategi nuklearra desegin dezan. Baina gaur-gaurkoz ez dago bien arteko akordiorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.