Albistea entzun

Datuak

706 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian

Astelehenean egindako testen %8,6k eman dute positibo. Hegoaldeko ZIUetan 130 paziente daude erietxeraturik; azken hilabeteko gehien.

COVID-19a atzemateko baheketa Legorretan, martxoan.
COVID-19a atzemateko baheketa Legorretan, martxoan. Javier Etxezarreta/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2021eko apirilak 6 07:41

Beste behin, koronabirusaren kutsatzea larriagotzen ari dela berretsi dute eguneko datuek. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, atzo 8.207 test egin ziren COVID-19a detektatzeko, eta horien %8,6k eman zuten positibo: 707k. Zehazki, Bizkaian 219 atzeman dituzte; Gipuzkoan, 213; Nafarroan, 177 eta Araban 88 izan dira.

Horrez gainera, ospitaleen egoerari buruzko datuak eguneratu dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak; adierazle guztietan, bistakoa da presioaren handitzea. Hego Euskal Herrian 490 lagun daude gela arruntetan erietxeraturik, eta 130 paziente larri dira ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan. Hain zuzen ere, martxoaren 8tik erregistratu den daturik makurrena da hori.

Halaber, osasun agintariek jakinarazi dutenez, atzo 65 pertsona ospitaleratu zituzten Hegoaldean gaitzarengatik. Azken hamalau eguneko datuei so, egunean 58 lagun erietxeratu dituzte batez beste. Martxoaren 21etik aitzina, batezbestekoak etengabe egin du gora; egun hartan 38 izan zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Subillan egin nahi zuten gasa ustiatzeko proiektua. Artxiboko irudi batean, lursail horietako bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Armentia II-n gasa ustiatzeari

Jon Ordoñez Garmendia - Jone Bastida Alzuru - Lander Muñagorri Garmendia

Ohar batean azaldu duenez, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu ondoren, «ez du zentzurik». EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek esan dute albiste pozgarria dela

 ©Iñigo Uriz / Foku

Positibo datuek okerrera egin dute: beste 1.142 kasu atzeman dituzte

Jone Bastida Alzuru

Otsailaren 5etik erregistratu den daturik okerrena da. Positibo tasak ere gora egin du: %8,86

Astra Zenecaren txerto dosiak. ©LESZEK SZYMANSKI / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna