Albistea entzun

Athletic 0-0 Alaves

Puntu banaketa San Mameseko derbian

Pacheco atezainaren geldiketek eman diote Alavesi Callejaren aroko lehen puntua. Athleticen, sarri jokatzen ez duten jokalariek ez dute aukera baliatu

FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Haritz Gallastegi -

2021eko apirilak 10

Athleticentzat zein Alavesentzat partida garrantzitsua zen San Mamesekoa. Gaurko norgehiagokak, berez, babazorroentzat zuen balio gehiago. Izan ere, jokoan zeuden puntuak irabazteko premia handiagoa zuen bisitariak. Alaves jaitsierako postuetan egoteak eragiten duen egonezarekin zelairatu da. Baina Athleticek ere bazuen lehiari zukua ateratzeko premia. Puntuek ez zuten aparteko baliorik, baina ate joka dagoen Espainiako Kopako finalari begira —datoorren larunbatean, Bartzelonaren aurka— zerbait eman ziezaiokeen lehiak. Bada, bi taldeetako zein geratu den gusturago jakitea ez da erraza. Akaso, ez bata ez bestea. Alavesi etxetik kanpo puntu bat irabazteak zerbaitetarako balio badio, bada horixe. Athletici atea hutsean utzi eta banakako akats potolorik  egin ez izanak balio badio, gaitzerdi.

Neukerta txarra izan da. Joko ona baino gol aukera garbi gehiago izan ditu. Bai Athletici eta baita Alavesi asko kostatzen zaie jokoa zaie sortzea. Zelai erdian gabeziak dituzte, eta San Mameseko lehia ez da salbuespena izan. Marcelinok hamar aldaketa egin ditu hamaikakoan. Jokalari guztiak aldatu ditu, Anoetan akats larria egin zuen Unai Simon izan ezik. Callejak, berriz, gauza batzuk aldatu gura dituela erakutsi du. Atzealdean, badirudi Tachik aurrera hartu diola Laguardiari; zelai erdian Peleteirok jokatu du Edgarren partez; eta aurrean, Lucas itzuli da hamaikakora. Hala ere, ia betikoa izan da onena: Pacheco. Babazorroen kapitaina izan da  derbiko protagonista nagusia. Hiru geldiketa bikain egin ditu atea hutsean uzteko.

Kontuak kontu, lehen ordu laurden epelaren ostean Athleticek hartu du neurketaren aginte makila. Morcillo izan da lehen bi jokaldi arriskutsuetako protagonista. Harrobiko jokalaria, ezker hegaletik egin duen lehen jokaldian, leku barik gelditu da, eta bere ezkerkada kanpora joan da. Bigarren agerraldia askoz arriskutsuagoa izan da. Areaz kanpotik jaurtitako ezkerkadak dardarka jarri du Pachecoren langa. 16. minutua zen. Lau minutu geroago, Sancetek izan du Athletic aurreratzeko aukera garbia. Vesgak egindako pasea kontrol bikaina eginez baliatu du Tachi gainditzeko, eta Pachecoren aurrean bakarrik geratu denean, atezainak eskuin eskuarekin gelditu dio jaurtiketa. Athleticen minuturik onenak ziren.

Baina lehen zatiak aurrera egin ahala, talde babazorroak aurrerapausoa eman du. Lucas eta Joselu gehiago sartu dira jokoan, eta horrek arnasa eman die babazorroei. Arnasa bakarrik ez, gola sartzeko gai ere izan dira, baina epaileak baliogabe utzi du Joseluk buruz sartutako gol bikaina. Jokaldiaren hasieran Lucas Perez jokoz kanpo zegoen, eta hala jakinarazi diote Melero Lopezi VAR-etik.

Bigarren zatia aukera gutxiagokoa izan da. Hamargarren minutua bete orduko Lejeunek sartu du gola, baina erdiko atzelaria, Joseluk emandako pasea errematatu duenean, jokoz kanpo zegoen. Eztabaida gutxiko jokaldiak izan dira epaileak balio gabe utzi dituen bi golak. Baina ordurako Marcelino ez zegoen lasai. Erasoko lau jokalariak aldatu ditu, eta horri  esker zuri-gorriek neurketaren kontrola berreskuratu dute. Hain zuzen ere, azken minutuetan izan dituzte azken bi gol aukera garbiak. Unai Nuñezek area txikian buruz egindako errematea hatzamar puntaz urrundu du Pachecok, eta Berenguerrek 88. minutuan izan duen aukera ere argia izan da oso. Willliamsen paseak bakarrik utzi du nafarra area barruan, baina jaurtiketa eskuin oinarekin atera du Pachecok.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskariansek eta Irlandako Munster taldeak 2006an Miarritzeko Aguilera estadioan jokatutako partida. ©BOB EDME

Euskal errugbia batuz

Iñaki Berastegi

Sei urteren ostean, Euskariansek lagunarteko partida bat jokatuko du gaur: Kataluniako selekzioa izango du arerio Donostian, Anoetako estadio txikian. Zazpiko errugbian ere «anbizio handiko egitasmoa» osatu nahi dute.
Simone Inzaghi Inter Milaneko entrenatzailea eta Pep Guardiola Manchester Cityko entrenatzailea. RONALD WITTEK / efe - Adam Vaughan / EFE ©BERRIA

Ezinezkorik ez dagoenean

Eñaut Agirrebengoa

Cityk Txapeldunen Liga aurrenekoz irabaz dezake gaur, eta sasoi honetako hirugarren titulu handia lortu. Ezustean harrapatu nahi du Interrek (21:00, La 1 eta TF1).

Catenak Osasunan jokatuko du, eta Traorek, Realean

Berria

Talde txuri-urdinak jakinarazi du Cecilia Marcosek beste bi urtez jarraituko duela klubean, 2025eko ekainera arte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.