Albistea entzun

Telesailak

‘Laetitia’ telesaila proiektatuko dute Crossover jaialdiari hasiera emateko

Hilaren 19tik 24ra, telesailen kulturaren inguruko zenbait solasaldi egingo dituzte Donostian.

Crossover jaialdiko antolatzaileak
Crossover jaialdiko antolatzaileak Gipuzkoako Diputazioa Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2021eko apirilak 12 14:01

Osasun larrialdiaren eraginez, zailtasun handiak izan dituzte, baina aurten ere telesailen kulturaren inguruko Crossover jaialdia egingo dute Donostian. Gipuzkoako Diputazioak eta Kultur Factory agentziak antolatzen dute jaialdia, eta aurtengoa laugarren aldia izango da; gaur goizean aurkeztu dute, Koldo Mitxelena kulturunean. Proiekzio berezi batekin abiaraziko dute jaialdia, hilaren 19an: Laetitia telesailaren (France2) aurreneko bi atalak emango dituzte Tabakalerako zinema aretoan. Laetitia Perrais 18 urteko gaztearen bortxaketaren eta hilketaren benetako istorioa du ardatz telesail horrek. Filmin plataformak —Hego Euskal Herrian ikusgai— laster jarriko du ikusgai katalogoan. Lehen egunean bertan, genero poliziakoa eta suspensezkoa izango dute hizpide hiru idazle hauek: Ibon Martin, Noelia Lorenzo Pino eta Mikel Santiago.

Jaialdiko zortzi ekitaldietatik bakarra izango da euskaraz: hilaren 22an, Telesailen generoa gaiaz mintzatuko dira Lucia Baskaran idazlea eta Aitziber Garmendia aktore eta gidoilaria. Fikzioetako estereotipoen inguruan hitz egingo dute, baita LGTBI komunitateko pertsonaien eta sortzaileen presentziaz. Gaizka Izagirre Gaztezulo-ko zuzendariak egingo ditu moderatzaile lanak. Koldo Mitxelena kulturunean izango da, 18:00etan.

Hilaren 23an, bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak omenaldi bat egingo dio herrialde horretako ikus-entzunezko sektoreko profesionalei, azkenaldian Goya, Feroz eta Forque sarietan lortutako aitortzak direla eta. Ane Gabarain aktorea, Diego San Jose gidoilaria, Koldo Zuazua ekoizlea eta Mikel Serrano arte zuzendaria elkartuko dituzte.

Entzuteko fikzioak aztergai
Telebistan edo pantaila batean ikusteko telesailak dira Crossover jaialdiaren jomuga, baina hilaren 20an entzuteko serieak izango dituzte hizpide: podcastetan egiten diren fikzioak gaitzat hartuta, solasaldian parte hartuko dute Isabel Cadenas Cañonek, Maria Jesus Espinosak eta Jose A. Perez Ledok. Moderatzailea Jorge Carrion izango da.

Aipatutako ekitaldi horiek guztiak Koldo Mitxelena kulturunean edo Tabakaleran egingo dituzte, eta haietan entzule gisa egoteko jaialdiko webgunean eman behar da izena (crossoverseriesfestival.com). Halaber, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahalko dira webgunean. Koldo Mitxelena kulturuneko webgunean ere ondotik edozein unetan ikusi ahalko dira.

Beste honako gai hauek ere landuko dituzte: hilaren 21ean, kolapsoa adierazten duten telesailak aztertuko dituzte, eta L’Effondrement telesaileko bi atal proiektatuko dituzte; hilaren 23an, telesailak eta sare sozialak izango dituzte hizpide, Atresmedia taldeko zenbait ordezkarirekin; eta hilaren 24an, Urteko telesaila? gaiaz mintzatuko dira hiru kritikari. Egun horretan, amaiera emateko, The Sopranos vs Breaking Bad gatazkarekin jolastuko dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Sinadura bilketa, Lugon ©Xabarin

Galiziako Parlamentuak aho batez onartu du TVGk haurren eskaintza indartzea

Urtzi Urkizu

Xabarin herri ekinbide legegilea aurkeztu zuen Normalizazio Linguistikoaren Mahaiak, 33.000 sinadura bildu eta gero. PPk, PSOEk eta BNGk, halaber, eskatu dute TVEren neska-mutikoentzako edukiak galegoz eskaintzea.

Mixel Berhokoirigoin. ©I. MIQUELESTORENA
Ibraimo Abu Mbaruco irrati komunitario bateko kazetaria da, eta hamahiru hilabete daramatza desagertuta. ©BERRIA

Ibraimo Abu Mbaruco kazetariak urtebete darama desagertuta

Urtzi Urkizu

One Free Press Coalition hedabide elkarteak prentsa askatasunaren aurkako kasu larritzat jo du
 ©BERRIA

Zergatik dira soinuak atseginak edo jasangaitzak?

Ainize Madariaga

Begiak hertsiki hetsirik eta hortzak tinko tinkaturik dituenak, berdin, bortitza zaion soinua entzuten ari da. Bi arrazoik eragin dezakete sentsazio desatsegin hori: fisiologikoak edota psikologikoak. Izan ere, soinuen hautemateak sailkatzen du soinu bat atsegina den edo ez. Adituen arabera, ez dago soinu atsegin edo desatsegin unibertsalik, gizaki bakoitzaren bizipenek baldintzatzen baitute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.