Albistea entzun

Espainiako Gobernuak pentsioetan murrizketak egiteko asmoa duela salatu du ELAk

Jose Luis Escriva ministroak atzo azaldu zituen pentsio sistemaren erreformarako ildo nagusiak. Urteko 12.000 eurorainoko saria eman nahi die legezko erretiro adina igaro eta lanean jarraitzen duten beharginei.

Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroa.
Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroa. Victor Lerena / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2021eko apirilak 13 11:48

Pentsioen erreforma bi alditan egin nahi du Espainiako Gobernuak, Jose Luis Escrivak Toledoko Itunean atzo azaldutakoaren arabera. Eta lehen fasearen helburuak bi dira: erretirorako egiazko adina atzeratzea eta pentsioen eguneratzea, berriz ere, KPIaren arabera egitea.

Erretirorako egiazko adina gaur egun 64,6 urtean dago Espainian, legezko adina aurten 65 eta 66 urteen artean dagoenean —kotizatutakoaren arabera—. 2027. urterako legezko adin hori 65 eta 67 artean egongo da. Bi adinak hurbildu nahi ditu Escrivaren ministerioak, eta bi modu aurreikusi ditu erretirorako egiazko adina ahalik eta gehien atzeratzeko: batetik, erretiroa aurrez hartzea zigortzea; eta bestetik, erretiroa legezko adinetik harago atzeratzen dutenak saritzea.

Sari hori txeke bat litzateke, kotizatutako kopuruen eta urteen araberakoa, eta gehienez 12.060 eurokoa, erretiroko legezko adinetik aurrera lan egindako urte bakoitzeko.

Europako funtsak

ELA sindikatuak gaitzetsi egin ditu Escriva ministroak azaldutako asmoak, pentsio sisteman murrizketa berriak ekarriko dituztelako. Hiru dira, ELAren ustez, gobernuaren bideak murrizketetarako: erretirorako adina atzeratzea, eta erretiro aurreratua okertzea; pentsio berriak txikitzea, eta pentsioen kalkulurako urte kopurua handitzea; eta iraunkortasun faktorea mantentzea, nahiz eta haren izena aldatu.

ELAren ustez, Europako funtsak daude erreforma asmo horien atzean. «Espainiako Gobernuak Bruselari aurkeztu dizkio murrizketa horiek, Europako funtsak jaso ahal izateko. Berriro ere, ELAk hasieratik salatu zuenez, egiaztatuta geratu da funts horiek gizarte eta lan eskubideen murrizketen eta austeritateko aurrekontu politiken aplikazioaren mende daudela. Funtsak murrizketen mende dauden bitartean, hala nola pentsioena, baztertu egin behar dira». ELAk dei egin die indar politikoei, «eta bereziki ezkerreko indarrei, neurri horiek erabat arbuiatzeko eta horien aurka bozkatzeko konpromisoa hartzeko».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidentea, eta, haren ezkerretara, Francisco Javier Azpiazu idazkari nagusia. ©CEBEK

Cebekek zerga jaitsiera nahi du, «konplexuak uxatuta» enpresak erakartzeko

Imanol Magro Eizmendi

Bizkaiko patronalaren ustez, Kontzertu Ekonomikoa lehiakortasuna hobetzeko erabili behar da. Garcinuñok dio sindikatuak «langileen aurka» doazela
Amazonen irudia, artxiboko irudi batean. ©TANNEN MAURY / Efe

Amazonek ez dizkio Luxenburgori 250 milioiren zergak ordaindu beharko

Iker Aranburu

EBko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du Europako Batzordearen agindua.

LABen protesta, atzo. ©LAB

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.