PILOTA

Baikok Erik Jaka fitxatu du

Buruz buruko txapeldunak eten egin du Asperekin zuen kontratua, eta enpresa berriarekin ariko da maiatzaren 1etik aurrera. 

Erik Jaka, Baikorekin kontratua sinatzen, gaur. BAIKO
Julen Etxeberria.
2021eko apirilaren 13a
14:07
Entzun

Ezustekoan iritsi da berria pilotan: Erik Jakak Aspe enpresa utzi du, eta Baikorekin ariko da maiatzaren 1etik aurrera, 2024ko abenduaren 31ra arte. Lizartzako (Gipuzkoa) aurrelariak hilaren 24an jokatuko du azken partida Asperekin, Logroñon (Espainia). Egun horretan esango dio agur Eibarko (Gipuzkoa) enpresari.

Zortzi urte egin ditu bertan, 2013ko ekainaren 24an Eibarren, Astelena frontoian profesionaletan debuta egin zuenetik. Denbora horretan, lau txapel irabazi ditu: 2014an eta 2015ean, Bigarren Mailako Binakakoa; 2016an, Bigarren Mailako Lau eta Erdikoa; eta iaz, Lehen Mailako Banakakoa. Beste bitan izan da txapeldunorde: 2015ean, Bigarren Mailako Lau eta Erdikokoa; eta iaz, Lehen Mailako Lau eta Erdikokoa. Jakak 2022ra arte zuen kontratua Asperekin.

"Oso pozik eta ilusioz gainezka nago, erronka berri bat hasiko baitut nire kirol ibilbidean. Zortzi urte egin ditut Aspen, eta oso gustura egon naiz. Baina orain Baikon jokatuko dut. Oso txapelketa ilusionagarriak datoz, eta saiatuko naiz azkenaldian eman dudan maila hobetzen. Ea dena ondo ateratzen den", esan du Jakak, akordioa sinatu berritan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.