Ezkurdia-Galarza 17-22 Peña II.a-Albisu

Finalerdietako lehen puntua Peña-Albisurentzat

Defentsan sendo aritu dira, eta atzeko koadroetan Albisu Galarza baino gehiago izan da. 

Jon Ander Albisu, pilota bat eraman nahian. GORKA RUBIO / FOKU
2021eko apirilaren 18a
20:47
Entzun

Sendotasuna. Horixe erakutsi dute gaur Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisuk Adarraga pilotalekuan (Logroño, Espainia), eta 22 eta 17 irabazi diete Ezkurdiari eta Ladis Galarzari. Bi bikoteek izan dituzte une onak neurketan zehar, baina, defentsako lanari esker, finalerdietako ligaxkako lehen puntua poltsikoratu dute irabazleek.

Berdinduta hasi da neurketa, 9-9 arte, baina orduan hartu dute olatu ona Peñak eta Albisuk, eta 16-9 jarri dira aurretik. Geroxeago, 20-11. Nagusiki atzeko koadroetan erabaki da neurketa: Galarzak zortzi pilotakada huts egin ditu. Egiari zor, Peñaren mugikortasunak ere Ezkurdiari min egin dio aurrean. Azken tantoetan arrisku handiak hartzen hasi da arbizuarra, baina markagailua txukuntzea soilik lortu du.

Neurketa bakoitza berebizikoa da jokatzen hasi berri diren ligaxkan, bikote bakoitzak hiru norgehiagoka soilik jokatuko baititu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.