Ekainean itxiko dute Donostiako Maria Inmakulada ikastetxea

Besteak beste, «ikasle kopuruaren jaitsiera progresiboagatik» hartu dute erabakia.

donostiako Maria Inmakulada ikastetxea. KRISTAU ESKOLA
Irati Urdalleta Lete.
2021eko apirilaren 20a
18:37
Entzun

Maria Inmakuladako erlijiosoek jakinarazi dutenez, datorren ikasturtetik aurrera itxita egongo da Donostiako Maria Inmakulada ikastetxea. Ez dela bideragarria uste dute, eta egoera «jasanezina» dela. Hiru arrazoi eman dituzte ixtea erabakitzeko: erlijiosoen falta eta haiek zahartu izana, ikasle kopuruaren «jaitsiera progresiboa» eta eraikina erabilgarritasun falta eta ituna nahikoa ez izatea hura eguneratzeko lanak egiteko. Orain arte Lanbide Heziketa eskaini izan du, eta Kristau7 Eskolako ikastetxea izan da.

Kongregazioak ziurtatu du «bere esku dagoen guztia» egingo duela erabakiak eragin ditzakeen «gorabeherak» gutxitzeko.  Azpimarratu dutenez, langileak beste ikastetxe batzuetan kokatzen saiatuko dira, eta hori Eusko Jaurlaritzarekin kudeatzen ari direla azaldu dute. Lehen ikasturtean dauden ikasleei, berriz, ikasketak beste ikastetxe batean jarraitzeko aukera emango diete.

Azaldu dutenez, egoera barne mailan nahiz kanpoko aholkulari baten bidez aztertu dute, eta «atzera bota ezin den» erabakia hartu dute: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean ikastetxea ixteko eta jarduera eteteko prozedura martxan jartzea.

Maria Inmakulada ez da ikasturte honetan ixteko asmoa duten ikastetxe bakarra. Bilboko Hijas de la Cruz eskolarekin ere —Kristau Eskolaren barnean dago— gauza bera egiteko asmoa dutela iragarri zuten urtarrilean, kasleak falta dituztela eta. Hainbat protesta egin dituzte horren aurka, baita publifikazioa eskatu ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.