Elezkano II-Zabaleta 22-8 Peña II-Albisu

Elezkano eta Zabaleta finalera, nagusitasunez

Neurketa bikaina jokatu du Aspeko bikoteak, eta Binakako Txapelketako finalerako lehen lehen sailkatuak dira. Datorren igandean jakingo da nor sailkatuko den hurrena, Altuna-Mariezkurrenak eta Peña II.a-Albisuk jokatuko duten partidan.

Danel Elezkano, gaur, Bizkaia pilotalekuan. ARITZ LOIOLA / FOKU
2021eko apirilaren 25a
20:22
Entzun

Binakako Txapelketako finalean izango dira Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaleta. Gaur lortu dute txartela, Bilboko Bizkaia frontoian, eta nola, gainera: ez diete aukerarik eman Peña eta Albisuri, eta 22-8 irabazi dute. Datorren igandean erabakiko da nor izango den finaleko beste bikotea. Gaurko galtzaileak eta Altuna eta Mariezkurrena dira hautagaiak.

Gaurko neurketan, nahieran ibili dira finalistak. 5-0 jarri dira aurretik, eta hortik amaierara bitartean 13-7 izan da Peña eta Albisu gertuen egon diren unea. Zabaletak neurketa kontrolatu du atzeko koadroetan, eta Elezkano eraginkor ibili da tantoak amaitzerakoan. Aurkariei dagokienez, neurketa ona egin du Albisuk, baina gehiago izan da Zabaleta; aurrean, berriz, normalean baino gehiago huts egin du Peñak.

Datorren hasteko neurketako matematikak oso errazak dira: irabazten duen bikoteak jokatuko du binakakoaren finala. Hautagaiak, esandakoak: Peña II-Albisu eta Altuna-Mariezkurrena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.