Ekintzailetza suspertuz

Etorkizuneko erronkei erantzuten

BBK Kuna gizarte berrikuntzarako gune bat da, eta garapen iraunkorraren alde diharduten hainbat eragilek parte hartzen dute hartan, etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoz.

BBK Kunaren The Future Game programan parte hartu duten gazteen proiektuen aurkezpena. BBK
2021eko apirilaren 29a
12:29
Entzun

Gizarte berrikuntzari lotutako gune berri bat da BBK Kuna: aukera ematen du etorkizun iraunkorragoa eraikitzeko irtenbideak sortzeko, baita gizarte eragile guztiak inplikatu eta lankidetzan aritzeko ere. Garapen iraunkorraren alde lanean ari diren hainbat eragilek parte hartzen dute hartan, etorkizuneko erronkei erantzuteko eta Bizkaiko gizarteari irtenbideak eskaintzeko asmoz.

Gune ireki eta eraldatzailea da, herritarren ahalduntzearen bidez gizartean aldaketa positiboak sustatzeko. BBK Kunan, elkarlanean aritzen dira unibertsitateekin, ikerketa zentroekin, erakunde publikoekin, enpresa pribatuekin eta herritarrekin, era transdiziplinarrean. Egitasmo guztietan, Think Tank edo ideia laborategien metodologia erabiltzen da. Parte hartzaile bakoitzak bere ezagutzak eta ideiak azaltzen ditu, gizartearen erronkak aztertzeko eta konponbideak proposatzeko.

Parte hartzeko hainbat modu daude sexu berdintasuna sustatuz eta era inklusiboan: auzoko organo aholku emaile gisa, baina baita ikaskuntza komunitateen, BBK Kuna proiektuen, prestakuntzaren eta gazte komunitateen bidez (The Future Game).

Horrela, aurten BBK Kunaren The Future Game prestakuntza programan parte hartu duten gazteek martxoaren 11n aurkeztu zituzten beren proiektuak: Bizkaiko 30 gaztek mende honetako joera nagusiak aztertu dituzte, ingurunean eragin positiboa izango duten konponbideak bilatzeko. Gainditu behar izan dituzten erronkak Nazio Batuen garapen iraunkorrerako 17 helburuetan oinarrituta daude.

Halaber, BBK Kunak, Cebek Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak programa bat abiatu zuten martxoaren 2an, enpresa txiki eta ertainek garapen iraunkorreko xedeak onar ditzaten sustatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.