Albistea entzun

Ekintzailetza suspertuz

Ekintzaileak babesten

Negozio ideia edo proiektu bat duten ekintzaileak babestu, aholkatu, informatu eta laguntzen ditu UGGASAk, Urola Garaiko Garapenerako Agentziak.

UGGASA Urola Garaiko Garapenerako Agentziaren egoitza Legazpin dago. Irudian, Sortzen enpresagunea.
UGGASA Urola Garaiko Garapenerako Agentziaren egoitza Legazpin dago. Irudian, Sortzen enpresagunea. UGGASA

UGGASA, Urola Garaiko Garapenerako Agentzia Urola Garaia Mankomunitateak 1994. urtean sortutako Garapen Sozioekonomikorako Agentzia da. Urola Garaia eskualdean lau udalerri hauek daude: Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga.

UGGASAk bertako ongizatea, integrazioa eta gizarte kohesioa handitzea du helburu, balio erantsia sortzen lagunduko duten ildo estrategikoak, proiektuak eta zerbitzuak identifikatuz eta landuz.

Horrela, lan arlo ezberdinak ditu eskualdeko garapen sozioekonomikoa helburu izanik, eta horietako bat Urola Garaia Sortzen da. Eskualdeko ekintzailetza zerbitzua da, eta, ekintzaile eta enpresekin elkarlanean arituz, ekintzailetzarako ekosistema osasuntsu bat osatzea da haren helburu nagusia.

Sortzen arloaren tresnak

Urola Garaia Sortzen arloak tresna hauek jartzen ditu ekintzaileen eskura, beren egitasmoak aurrera eraman ditzaten:

Aholkularitza eta formakuntza. Negozio ideia edo proiektu bat duten ekintzaileak babestu, aholkatu, informatu eta laguntzen ditu UGGASAk. Proiektua martxan jartzeko beharrezkoak diren lehen pausoetan laguntza eskaintzen zaio ekintzaileari.

Besteak beste, Bideragarritasun Plana egiteko edota finantzaketa iturriak eta diru laguntzak eskuratzeko behar dena prestatzeko laguntza jasoko du ekintzaileak. Negozioak garatzeko erabilgarriak izango diren ezagutzak lantzeko prestakuntza ere eskaintzen da.

Sortzen enpresagunea. Behin enpresa martxan jarrita, eta baldintzak betetzen badira, UGGASAk ekintzaileen eskura jartzen duen bulego eta zerbitzu ezberdinez osaturiko espazioa da. Urteko 365 egunetan eta alokairu merke baten truke, euren jarduera bulego bateko erosotasun eta zerbitzu guztiekin gauzatu dezakete UGGASAren babes bereziarekin.

Sortzen enpresaguneak bi aukera hauek eskaintzen ditu:

· Sortzen Cowork. Lanerako espazio komun bat da. Bertan, lankidetza espiritua sustatuz, coworker-ak beren ideiez aritu daitezke elkarrekin. Egoera ezin hobea da sinergiak sortzeko eta hazkunde profesionalean babesa sentiarazteko.

· Sortzen Inkubategia. Eskualdeari balio soziala eta ekonomikoa eta enpresei zerbitzua eskaintzen dieten espresa berritzaileei zuzenduriko banakako bulegoak dira. Sortu eta lehen bi urteetan bertan egoteko aukera dute, eta helburua da proiektu horien merkaturatzea arrakastatsuagoa izatea.

Sortzen sarea. Ekintzaileek elkar ezagutu eta elkarren berri izan nahi dute, eta UGGASAk haien rolari balioa eman nahi dio, egiten duten ekarpena sozialki goraipatuz. Horretarako, 2010. urtetik, Sortzen topaguneak antolatu ditu (guztira zortzi), eskualdeko ekintzaile izan direnen, ekintzaile direnen eta ekintzailetza arloan diharduten eragile ezberdinen topaketa fisikoak. Helburua bikoitza da: eskualdeko ekintzaileei balioa ematea eta elkar ezagutzea. Ekintzaileen elkarguneak dira Sortzen topaguneak, eta, haien bidez, ekintzaileak eta jarrera ekintzailea sustatzen dira.

Albiste gehiago

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua, Ekonomia Indartuz planaren aurkezpenean. ©GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Gipuzkoako ehun ekonomikoa indartzen

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Indartuz planaren bidez, laguntzak eta neurri fiskalak ezarriko dira pandemiak gehien erasandako sektoreei laguntzeko eta lurraldeko enpresen lehiakortasunerako eraldaketa indartzeko. 95 milioi euroko inbertsioa egingo da.

BBK Kunaren The Future Game programan parte hartu duten gazteen proiektuen aurkezpena. ©BBK

Etorkizuneko erronkei erantzuten

Berria

BBK Kuna gizarte berrikuntzarako gune bat da, eta garapen iraunkorraren alde diharduten hainbat eragilek parte hartzen dute hartan, etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Uggasa