Albistea entzun

Datuak

Beste 953 kasu detektatu dira Hego Euskal Herrian

Positiboen ehunekoa %7 izan da ostegunetako testetan. Osakidetzak 96 lagun erietxeratu ditu egun bakarrean.

Jendea kalean paseatzen, Donostian, maskara jantzirik.
Jendea kalean paseatzen, Donostian, maskara jantzirik. Gorka Rubio/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2021eko apirilak 30 13:07

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 13.601 diagnostiko proba egin ziren Hegoaldean, eta Osakidetzak eta Osasunbideak 953 COVID-19 kasu zenbatu zituzten guztira. Horietako 368 Bizkaian atzeman dira, Gipuzkoakoak dira 349, Nafarroan 144 detektatu dituzte, eta Araban, berriz, 83. Ostegunean egindako probak oinarri, positiboen portzentajea %7 da Hego Euskal Herrian. Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria izurritea kontrolpean edukitzeko gehienezko muga.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du atzo 96 lagun ospitaleratu zirela gaitzagatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horiek aintzat harturik, guztira 520 lagun daude Osakidetzaren ardurapeko zentroetako gela arruntetan, eta 189 dira, berriz, ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino hiru gutxiago. Nafarroako Gobernuak oraindik ez du eman ospitaleen gaineko informazio eguneraturik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Hego Euskal Herriko ostalariek aukera izanen dute 22:00ak arte irekitzeko. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Euskal Herri osoa arintze fasean izanen da bihartik aurrera

Ion Orzaiz - Mikel P. Ansa - Paulo Ostolaza

Jaurlaritzak neurri murriztaile gehienak arindu ditu, epaileen irizpideei men eginda. Hegoalde osoan libre izanen dira joan-etorriak. Txibitek ostalaritza irekitzeko plana aurkeztu du

Berhokoirigoin, bakegileen ekitaldi batean. ©Bob Edme

Mixel Berhokoirigoin hil da

Berria

Gaixotasun larri baten ondorioz zendu da. Euskal Herriko Laborantza Ganberaren sustatzaile eta lehendakari izan zen, eta azken urteetan Bakegile ezagunetako bat. 

→ Berria jakin eta berahala zabaldu dira atsekabe mezuak

→ Berhokorigoinen ibilbidea, argazkitan.

→ Haren hitzetan, BERRIAn egindako elkarrizketen bilduma.

Donostiako ospitaleko larrialdietako sarrera. ©GORKA RUBIO / FOKU
‘COVID-19aren Liburu Zuria’-ren aurkezpena, atzo, Bilbon. ©Aritz Loiola, Foku

Aro beltzerako liburu zuria

Gotzon Hermosilla

Zenbait arlotako 40 ikerlarik baino gehiagok 'COVID-19aren Liburu Zuria' aurkeztu dute. Jakintza arlo askotatik aztertu nahi izan dute pandemiak ekarritako egoera. 175 proposamen zehatz egin dituzte, «datuetan oinarrituta»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.