Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Zinema

‘Welcome to Chechnya’ filma saritu du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak

David France zinemagilearen lanak Amnesty International erakundearen saria eta ikusleen saria eraman ditu. Gazte Epaimahaiak, berriz, Julien Goudichaud zuzendariaren Confinés dehors film laburrari eman dio bere saria.

‘Welcome to Chechnya’ filmaren fotograma bat.
‘Welcome to Chechnya’ filmaren fotograma bat. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Sarasola -

2021eko apirilak 30

Sari bikoitza jaso du Welcome to Chechnya lanak Donostiako Giza Eskubideen XVIII. Zinemaldian: Film Luze Onenaren Amnesty International saria ez ezik, Ikusleen saria ere eraman du David Francek zuzendutako filmak. Iñigo Aranburu aktoreak epaimahaiaren izenean azaldu du berdintasunaren aldeko borrokarekin bat egin eta LGTBI kolektiboaren bazterketaren aurka egin nahi izan dutela, eta «Txetxeniako Errepublikak orientazio sexualagatik erabilitako bortizkeria latza erakusteagatik» eman diotela saria filmari. Jazarritako pertsonen babes falta eta herrialdetik ihes egin beharra erakusteaz gain, giza eskubideen aldeko ekintzaileen lana ere agertzen du filmak, epaimahaiak azaldu duenez. Eta, hori guztia erakustearren, lana grabatzeko hartutako arriskua ere nabarmendu diote zinemagileari, baita kalitate teknikoari eustea lortu duela ere.

Emanaldi bakoitzaren amaieran filmei puntuazio bat emateko aukera dute jaialdiko ikusleek, eta hala egin dute aurten ere. Haien botoei esker, eta 9,43 puntu lortuta, Film Onenaren Ikusleen Saria ere eraman du Franceren lanak.

Bestetik, jaialdiko Gazte Epaimahaiak Nazioarteko Film Laburren Lehiaketaren Saria ere banatzen du urtero, eta, aurten, Julen Goudichaud zuzendari frantziarraren ConfineÌ;Â;s dehors lana saritzea erabaki du —10etik 8,77ko puntuazioa eman diote filmari epaimahaia osatzen duten 50 kideek—. Filmaren «kalitate zinematografikoa eta giza eskubideen inguruan sentsibilizatzeko duen gaitasuna» nabarmendu ditu Maria Sarasolak, epaimahaiaren izenean. «Film labur honek COVID-19ak eragindako konfinamendua erakusten digu, kolektibo zehatz bezain askotariko baten ikuspegitik. Modu errealista eta gordinean azaltzen du bakartzeko lau horma ez dituzten pertsonek bizi izan zutena, gure etxeetan konfinatu behar izan genuenean, Parisko dimentsio ezezagun eta ilunetan jarriz arreta». Epaimahaiaren hitzetan, lehenagotik gizartean zeuden gabeziak agerian utzi ditu pandemiak, eta hura hasi aurretik ere «pertsona asko kalean bizitzera behartuta» zeudela ezin dela ahaztu ohartarazi du, bai «Parisen eta munduko hainbat txokotan, baita hemen, Donostian eta inguruko herrietan ere». Errealitate hori bistaratzeagatik saritu dute lana.

Joan den ostiralean hasi zen jaialdia, eta arratsaldean amaituko da, Viktoria Eugenia antzokian egingo duten sari banaketa ekitaldiarekin. Bertan jasoko dute jaialdiaren aitortza Montxo Armendariz zinemagileak eta Puy Oria ekoizleak ere.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Nerea Ibarzabal kantuan, bertsokideak atzean dituela. ©BOB EDME

Lehoiaren ahoan sartu du burua

Miren Mujika Telleria

Nerea Ibarzabalek irabazi du Baionako saioa, eta, lehen itzuliko puntuak batuta, ia ziurtatua du Iruñerako sailkatzea. Datorren astean argituko da nortzuk ariko diren finalean
Michael Jacksonek 24 urte zituen <em>Thriller</em> kaleratu zuenean. ©BERRIA

Pop musika irauli zuen diskoa

Mikel Lizarralde

1982an argitaratu zuen Michael Jacksonek 'Thriller', eta, 40 urte geroago, historian gehien saldutako diskoen artean segitzeaz gain, kantariaren obra nagusia da. Hainbat bitxikeriarekin berrargitaratu berri dute.
'Bilketa.eus' atariko pantaila irudi batzuk ©BERRIA

Artxiboetan barna sartzeko

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

Baionako mediatekak zutik eman 'Bilketa.eus' ataria berritu dute. 26.000 dokumentu biltzen ditu digitalizaturik, eta ikerketa bide berriak eskaintzen ditu. Bilatu nahi den hitz oro kausi daiteke edozein dokumentutan. Liburu zaharrak, ikonografiak, prentsa zaharra… denetarik atzeman daiteke.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...