Lan istripua

Getariako Indaux enpresako langile bat hil da

Aurreko asteburuan izan zuen lan istripua, eta orduan izandako zauri larrien ondorioz hil da, ostegun honetan. 34 urte zituen. Euskal Herrian aurten zendutako 20. behargina da.

Laneko istripuak salatzeko protesta bat. LUIS JAUREGIALTZO (FOKU)
jokin sagarzazu
2021eko maiatzaren 6a
17:19
Entzun

Getariako (Gipuzkoa) Indaux enpresako langile bat hil da ostegun honetan, aurreko asteburuan izandako lan istripu batek eragindako zaurien ondorioz. 34 urte zituen. ELAk eta LABek eman dute heriotzaren berri. Sindikatuen zenbaketaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripu batengatik hildako 20. behargina da. Aurrekoa astelehenean hil zen, Zornotzako Forging enpresan.

ELAk gogoratu du iaz 70 langile hil zirela. «Sekulako bertigoa ematen du aurten gaitz hau hartzen ari den abiadurak. Bidegabekeria honekin amaitzeko garaia da. Borondate politikoa eta enpresarien behin betiko konpromisoa besterik ez dira behar», azpimarratu du ohar batean.

Hildakoaren senitartekoei, lagunei eta lankideei elkartasuna helarazi diete sindikatuek, eta gogoratu dute, Indauxeko enpresa batzordeak deituta, kontzentrazio bana egingo dituztela ostiral honetan, 12:00etan; bata, Getariako pilotalekuan, eta bestea Aian, Indauxek han duen lantegiaren aurrean dagoen biribilgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.