Albistea entzun

Espazioaren esplorazioa

Suaren jainkoa Marteko azalean jarri du Txinak

'Zhurong' robota planeta gorrian dagoela baieztatu du goizaldean Txinako espazio agentziak. Orain arte, AEBek baino ez zituzten gailuak han, eta Pekinek «lorpen izugarri» gisa definitu du marteratzea.

'Zhurong' robota Marten, ilustratzaile baten arabera.
'Zhurong' robota Marten, ilustratzaile baten arabera. Txinako espazio agentzia CNSA Guojia Hangtianju Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2021eko maiatzak 15 15:18

Sei gurpil ditu Txinak Marteren azalean jarri duen Zhurong gailuak. Txinako mitologiako suaren jainkoaren izena jarri diote robotari. Euskal Herrian gauerdia zela heldu da planeta gorrira.

Xi Jinping presidenteak zorionak eman dizkie misioan lan egin dutenei, eta esan du «lorpen izugarria» dela herrialdearentzat. Izan ere, bakarrik estatubatuarrek lortu dute orain arte ibilgailuak arrakastaz jartzea Marteko azalean. Planetako Ipar hemisferioko Utopia Planitian marteratu dute gailua. Izenak adierazten duen bezala, lautada handi bat da, eta aldaparik eta harri handirik ez daudelako aukeratu dute.

Azalera heldu ondoren, eguzki plakak zabaldu ditu gailuak, eta lehenengo seinalea bidali du Lurrera.

Hasieran, babesteko kapsula batean jaitsi da ibilgailua. Hark babestu du planetaren atmosfera finaren aurkako marruskadurak eragindako berotik. Ondoren, paraxuta zabaldu du, jaitsiera leuntzeko. Azkenik, suziriak piztu ditu gailuak, marteratzeko lekuraino bidaiatzeko eta han lurreratzeko. 240 kiloko gailua da Zhurong.

Txinak baditu lehen ere ibilgailuak Ilargian, baina lehen aldiz jarri du halako bat planeta gorrian.

Teknologia erakustaldia egiteaz gain, zientzia helburuak ditu misioak. Txinako espazio agentziaren helburua da gailuak gutxienez 90 egun irautea Marten. Marteko egunak, alegia: 24 ordu eta 39 minutukoak. Planetako harrien osaera kimikoa aztertzeko gailuak ditu robotak. Horrez gain, baditu lur azpiko ura edo izotza bilatzeko radarrak ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kaskezurra agerian, esperimentuetako batean. ©BERRIA

Zentzumenek nola engainatzen duten erakutsi dute Urteko Irudipen Onenaren lehiaketan

Edu Lartzanguren

Neural Correlate Society neurologo eta artista taldeak aurtengo lilurapen onenak zeintzuk diren ebatzi du, eta Harry Potterren

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Hilarri bakoitza mundu bat da orain»

Iker Tubia

Etxeko lanari segida ematea erabaki zuenetik, hargin eta ehorzketa lanetan aritzen da Soule. Droneak bestelako ikuspegia ematen dio, baita lanak ere: «Heriotzaz gehiago solastatu behar dela uste dut».
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Berria

Gozo Artisauen Elkarteak egindako eraikuntzak flotatzea lortu dute.

Ogirik gabe jateak gosea ez asetzea eragiten die batzuei, antropologia sozialak dioenez. ©BERRIA

Gosearen memoria kolektiboa

Naroa Torralba Rodriguez

Espainiako gerraren ondorengo gose garaiak ditu ikergai Gloria Romanek. Elkarrizketa saio batzuk egin zituen gerraostean haur izan zirenekin, eta artikulu bat idatzi du ogiak eta gozoek haien memoria indibidualean duten garrantziari buruz. Laburpena egin du Twitterren, eta erantzun ugari jaso du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...