Zabaleta 8-22 Rezusta

Baliteke Rezusta izatea Artolaren ordezkoa

Buruz buruko txapelketako hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko neurketa aise irabazi dio Zabaletari.

Rezusta pilota jotzen, gaur, Irungo (Gipuzkoa) Uranzu pilotalekuan. JON URBE / FOKU
2021eko ekainaren 6a
20:48
Entzun

Normalean ez du oihartzun handirik izaten buruz buruko txapelketako hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko neurketak, baina aurten garrantzitsua izan daiteke. Atzeratu egin da Altunak eta Artolak jokatu behar duten finala, eta Alegiako aurrelaria garaiz errekuperatzen ez bada, gaurko garaileak jokatuko du Altunaren aurka; hau da, Beñat Rezustak.

Atzelari gipuzkoarra aise nagusitu da gaur Zabaletaren aurka Irunen (8-22). Akats asko egin ditu Zabaletak, eta, besteak beste, zazpi tanto egin dizkio sakez Rezustak. Launakora arte berdinduta joan da neurketa, baina orduan hartu du aurrea Rezustak (4-10), eta hortik amaierara arte gehiegi sufritu gabe heldu da. 

Finala, momentuz, astebete atzeratu dute, ekainaren 20ra arte. Ikusteko dago Artola garaiz osatuko den eta, osatuta ere, zer baldintzatan jokatuko duen. Baldintza onetan ez, seguru. Finala Rezustak jokatzen badu, lehen aldia izango litzateke harentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.