Sagardoa

1,2 milioi litro sagardo egin dira jatorri izenarekin, iaz ekoitzitakoaren heren bat

Euskal Sagardoa osatzen duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 48 sagardogileren artean, 70 sagardo aurkeztu dituzte.

Gaur goizean aurkeztu dute 2020ko Euskal Sagardoa Donostiako Miramar jauregian. EUSKAL SAGARDOA
Olatz Enzunza Mallona.
2021eko ekainaren 9a
14:44
Entzun

Azken hilabeteak «gogorrak» izan dira sagardo sektorearentzat. Ostalaritzaren geldialdiarekin eta sagardotegien murrizketekin, sagardo guztia saldu ezinda geratu dira sagardotegi gehienak. Horren ondorio da Euskal Sagardoa jatorri izenaren joan den urteko uzta ere: 1,2 milioi litro sagardo ekoitzi ziren bertako bi milioi kilo sagarrekin. Hain zuzen ere, aurreko urtean ekoitzitakoaren heren bat.

Euskal Sagardoa jatorri izenaren bosgarren uzta da upeletan dagoena, 2016an sortu baitzuten sor-marka sektoreko eragileek eta instituzio publikoek. 2020an, guztira, 48 sagardogilek egin dute Euskal Sagardora bideratutako sagardoa: ekoizleen 42 gipuzkoarrak dira, lau bizkaitarrak, eta bi arabarrak. Era berean, 250 izan dira sagargileak: guztiak desberdinak eta bakoitza bere nortasunarekin. Orotara, 70 sagardo aurkeztu dituzte, eta horietako bakoitzak berezitasun jakin batzuk dituela nabarmendu dute Euskal Sagardoa jatorri izeneko kideek.

Euskal Sagardoa sor-markak, izatez, bi ezaugarri nagusi ditu: sagardoa egiteko erabilitako sagarren %100 bertakoa da (momentuz, Arabakoa, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa), eta, ondorioz, kalitate bermea dute.

Udara begira

Udara begira, sektorea «apurka-apurka» hoberantz joatea espero dute Euskal Sagardoa jatorri izeneko kideek. Horrekin batera, Hik Nik kanpaina jarriko dute martxan: Hik jatekoa, nik Euskal Sagardoa lelopean. Euskal Sagardoarekin batera, bertako produktuez gozatzeko gonbita luzatu nahi dute kanpaina horren bitartez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.