Albistea entzun

Ekialde Hurbila

Zibilez jantzitako Israelgo polizia agenteek hiru palestinar hil dituzte Zisjordanian

Palestinako inteligentzia zerbitzuetako kideak dira horietako bi, eta Jihad Islamikoarekin lotu du hirugarrena Israelek.

Israelgo soldaduak Jeninen, Zisjordanian, maiatz hasieran.
Israelgo soldaduak Jeninen, Zisjordanian, maiatz hasieran. ALAA BADARNEH / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2021eko ekainak 10 16:33

Israelgo Mugako Poliziak gutxienez hiru palestinar hil ditu Jeninen, Zisjordanian, gaur goizaldean. Horietako bi, Adham Yasser Alawi eta Tayseer Issa, PAN Palestinako Aginte Nazionalaren inteligentzia zerbitzuetako kideak dira, herrialdeko agintariek jakinarazi dutenez. Hirugarren hildakoa Jamel al Amori da. Hiru horiez gain, laugarren bat larri zauritu dutela zabaldu du Wafa berri agentziak, eta inguruko ospitale batera eraman dutela.

Israelgo segurtasun iturriek Efe berri agentziari emandako informazioaren arabera, Jihad Islamikoko kidea da Al Amori, eta hura zen operazioaren helburu nagusia. Iturri horrek gaineratu du Palestinako inteligentzia zerbitzuen egoitza moduan erabilitako eraikin baten inguruan izan dela gertakaria. Palestinako agintariek ez dute halakorik baieztatu oraingoz.

PANeko presidente Mahmoud Abbasek gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta «Israelen eskalatze arriskutsutzat» jo du. Azaldu du Israelgo segurtasun indarrek palestinar itxura hartu nahi izan dutela, eta zibilez jantzita zihoazela.

Hala baieztatu du Wafak ere. Hedabide horren arabera, agenteak zibilez jantzita iritsi dira Jeninera, Al Amori eta beste kide bat atxilotzeko helburuarekin, baina horretara zihoazen momentuan tiroketa bat izan da, eta modu horretan hil dira hiru palestinarrak. Israelgo agenteak, berriz, ez dira zauritu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Bortxazko asimilaziorako barnetegi bateko argazkia, datarik gabe. ©Egiaren eta Berradiskidetasunaren Batzordea

Bigarrenez, identifikatu gabeko ehunka gorpu aurkitu dituzte Kanadako barnetegi ohi batean

Jone Arruabarrena

Haur indigenak indarrez asimilatzeko sortu ziren gisa horretako barnetegiak. Maiatzaren bukaeran, beste 215 gorpu aurkitu zituzten beste barnetegi baten lurretan.

San Salvadorren atzemandako doga kargamentu bat. / ©Rodrigo Sura, EFE

Duela hamar urtetik hona %22 areagotu da munduan droga kontsumoa

Arantxa Elizegi Egilegor

Droga salmenta eta kontsumoari buruzko urteko txostena argitaratu du NBEk. Haren arabera, handitu egin da kontsumoa 2010etik hona, eta goranzko joerari eutsiko dio datozen urteetan ere, Afrikan 2030erako %40 gehiago areagotzeraino.

Ezkerretik eskuinera, Rull, Romeva, Cuixart, Junqueras, Turull, Sanchez eta Forn, kartzelatik irten berri. ©QUIQUE GARCIA / EFE

Oriol Junqueras: «Gu espetxetik aterata ez da ezer amaitzen»

Iosu Alberdi

Kalean dira Espainiako Gobernuak indultua eman dien buru independentistak. Autodeterminazioaren eta amnistiaren alde lan egiteko asmoa adierazi dute. Asteartean bilduko dira Aragones eta Sanchez

Libiako lehen ministro Abdulhamid Mohammed Dbeiba, atzo, Berlinen. ©S. G. / EFE

«Atzerriko esku hartzea» amaitzeko deia egin dio nazioarteak Libiari

Arantxa Elizegi Egilegor

Gatazkari buruzko nazioarteko bigarren konferentzia egin dute, Berlinen. Bileran izan dira batasun nazionaleko gobernuko ordezkariak ere

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.