Albistea entzun

Oporrak Euskal Herrian

Gorbeia, hurbil dagoen paradisua

Opor dibertigarriak, seguruak eta aberasgarriak eskaintzen ditu Gorbeiak. Naturaz gozatzeko ez ezik, ondareaz, kulturaz, gastronomiaz eta artisautzaz disfrutatzeko aukera paregabea da.

Uribarri Ganboa urtegiko paisaia liluragarri bat.
Uribarri Ganboa urtegiko paisaia liluragarri bat. GORBEIA-EUSKADI

Merezitako oporrak gertu daude. Egungo egoera sanitarioa dela eta, gozatzeko gogoek ezin dute pandemiaren aurka hartu behar dugun erantzukizun indibidual eta kolektiboa zapuztu. Horregatik, Gorbeia Helmuga Turistikoak hurbil dagoen eta segurua den paradisu baten ateak irekitzen ditu; ezagutu ala ez,  huts egingo ez duen leku bat. Araba eta Bizkaia artean, Euskadik gordetzen duen paradisurik hurbilena eta berdeena: Gorbeia.
Gorbeia infinitua, mugarik gabea, edozein opor motarako da inspirazio, izan familian, bikotekidearekin, lagun artean, maskotekin, bakarka, bizikletan, oinez, autoz, zaldiz, ur termalen artean… Bilbo eta Gasteiz hiriburuetatik minutu gutxira dago, eta euskal kulturaren ezaugarri eta osagai guztiak ditu: natura, ondarea, tradizioa, gastronomia, historia, mitologia, abentura, kirola eta deskonexioa, ahaztu ezineko bizipen erakargarrien bidez, Euskadiren bihotz berdean. Gorbeia helmuga gisa aukeratzen dutenek jakin behar dute ostatu hartzeko aukera zabala bezain erakargarria dela: xarma duten hotelak, landetxeak, zuhaitzetan dauden etxolak, karabanentzako aparkalekuak… Dena mugarik gabe gozatzeko egina dago Gorbeian:

Natura

Wikiloc-eko ibilbideetan (Gorbeia-Euskadi), interes naturaleko leku paregabeak aurki daitezke, erabiltzaile mota guztientzako: Albina, Uribarri Ganboa, Undurraga eta Urrunagako urtegiak, Saldropoko hezegunea, Oroko Santutegia, Izartzako eta Presazelaiko pagadiak, Goiuriko ur jauzia, Nerbioi ur-jauzia, Arrato mendilerroa...

Baso eder bat Gorbeiako inguruetan. GORBEIA-EUSKADI

Artisautza eta gastronomia

Inork ezin du Gorbeiatik alde egin bertako kalitatezko produktuak dastatu gabe: gazta, barazkiak, sagardoa, txakolina, garagardoa, eztia, marmeladak, haragiak, ogia, gozoak, arrautzak, euskal pastela, ogi artisaua, zurezko pieza esklusiboak eta buztingintza.

Ondarea eta kultura

Halaber, ezinbestekoak dira euskal buztigintzari buruzko museoa, Irubidaur Museo Etnografikoa, eztiari buruzkoa, Orozkoko  museo  etnografikoa, Herreroarena edo Antzasti Euskaldunon Etxea; Sarria eta Areatzako Interpretazio Zentroak; edo bisitak: mitologia Zuian, hirigune historikoak, erromanikoa Zigoitian, gazteluak eta jauregiak...

Esperientziak

Oso gomendagarria da esperientziaren baterako tartea uztea, eta aukera ezin zitekeen zabalagoa izan: abentura (Gorbeia gauez, zuhaitzen artean, bidezidorrak, orientazioa, zaldi gainean), kirolak (tai txi, yoga, parapentea, espeleologia, golfa), natura eta tradizioak (Orozko Mariren eskutik, artzain eta erlezain egun batez, buztingintza, mikologia, bidaia bat jatorrira) edo lasaitasuna (gastronomia, edertasuna, lore tailerra).
Joan zaitez hurbil dagoen paradisu batera. Joan Gorbeiara. Informazioa: www.gorbeiaeuskadi.com webgunean.

Albiste gehiago

Eraldaketa digitala. ©OREKA IT

Eraldaketa digitalaz eta desagertu egingo diren enpresez

Oreka IT

Gaur egun ezagutzen dituzun enpresen erdiak baino gehiago ez dira existituko hamar urte barru. Zeintzuek iraungo duten antzemateko gakoak askotarikoak eta lausoak dira, baina badaude argi ikusi daitezkeenak ere, digitalizazioa adibidez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Gorbeialdeko kuadrilla

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.