Albistea entzun

Lan istripua

39 urteko langile baten heriotzaren berri eman dute

Bihotzekoak jota hil zen, asteazkenean. Lantegi Batuak-en egiten zuen lan. Aurten lan istripuan hildako 27. behargina da, hirugarrena aste honetan.

Lantegi Batuak-ek Loiun duen planta
Lantegi Batuak-ek Loiun duen planta Berria Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2021eko ekainak 11 15:34

Beste lan heriotz baten berri eman du LAB sindikatuak. Asteazkenean jazo zen ezbeharra. Bihotzekoak jota hil zen. Beharginak 39 urte zituen, eta enplegurako zentro berezi batean egiten zuen lan: Loiuko (Bizkaia) Lantegi Batuak-en. Aste honetan Euskal Herrian hildako hirugarren langilea da, eta urtea hasi zenetik 27.a, sindikatuaren zenbaketaren arabera.

LABek azpimarratu du azkenaldian ugaritu egin direla lanean zirenean bihotzekoak jota hildakoak; gogoratu du 2020. urtean izandako lan istripu hilgarrien %25 izan zirela ez-traumatikoak. «Argi daukagu lan istripuak, traumatikoak eta ez-traumatikoak, ez direla zoriak edo kasualitateak sortuak; izaten diren lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioaren emaitza dira», salatu du sindikatuak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroa, María Jesús Montero bozeramailea eta  Carolina Darias Osasun minstroa, Madrilen, ostegun honetan ©Juan Carlos Hidalgo (Efe)

Argindarraren BEZa jaistea «adabaki» bat dela salatu dute

Jokin Sagarzazu

Neurria larunbatetik aurrera egongo da indarrean, urtea amaitu bitarte. Kontsumitzaile arrunt batek sei euro inguru aurreztuko ditu hilean. 

Bukatu gabeko autoak, VWen Iruñeko lantegiko aparkalekuan. ©Iñigo Uriz / foku

Mercedesek ez du luzatuko itxiera, baina aldi baterako erregulazioa eskatuko du

Iker Aranburu

Enpresak uste du erdieroaleen eskasiak luze joko duela, eta malgutasun poltsa ez dela nahikoa. VW Nafarroan ere ABEE bat izango dute, sei hilabetez

Hegazkingitza sektoreko lantegi bat ©Efe

Hegazkingintzaren fakturazioak %28 egin zuen behera iaz

Imanol Magro Eizmendi

Hegan klusterraren arabera, 1.500 lanpostu galdu ziren sektorean, guztien %10 inguru

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna