Albistea entzun

Oporrak Euskal Herrian

Elorrio, herri ikusgarria

Elorrion jarduera ugari egin daitezke inguruko naturaren barrena, eta herriko ondare aberatsa eta hirigune historiko paregabea ezagutzeko.

Eraikin ikusgarriak daude Elorrion.
Eraikin ikusgarriak daude Elorrion. TXELU ANGOITIA

Deskonexioa eta naturarekiko konexioa aurki daiteke Elorrion. Baserri ederrak landa-eremu ezin lasaigarriagoan, mendi ibilbideak auzorik auzo, mendizale guztiei aitortza egiten dien monumentua Besaide mendi tontorrean hiru lurralderen arteko muga eginez, trenbide zaharrean zeharreko paseabidea, errota, iturri eta ermitak, aintzinako Argiñeta nekropolia hilobi eta hilarriak ilara-ilaran…

Elorrioko turismo bulego berrira hurbiltzen bagara (Berrio-Otxoa, 1) oporrak gozatzeko eskaintza horiek proposatuko dizkigute, beste aukera batzuen artean. Turismo aktiboa maite duten ausartenentzako ere eskalada, arroila jaitsiera, ibilbide gidatuak eta zaldi ibilbideen informazioa ere emango digute.

Hiriguneak, aldiz, bestelako eskaintzak ditu: bisita gidatu edo audiogidatuen bidezko hirigune historikoa ezagutuko duzue: baserritarrak kaletar bihurtu ziren garaietatik hasi eta jauregi, armarri, gurutze eta elizak eraiki ziren arteko jakingarri guztiak. Elorriok monumentu-multzo izendapena 1964tik edukitzearen zergatia ulertuko dugu.

Autokarabana gunea

Autokarabanisten helmuga ere badugu herria. Hurbildu zaitez turismo bulegora edo udaltzainenera fitxak erostera (3 € bakoitza) eta informazioa eskuratzera. 11 plaza ditu, ura eta argindarra kargatzeko makina, urak isurtzeko doako zerbitzua, atseden-eremua eta jolasgunea.

Asteburu honetan Musikaire jaialdiaren hasiera dugu: egunari amaiera lasaia emateko uztaileko asteburuetan kontzertuak eta ikuskizunak doan lorategietan gozatzeko aukera doakoa.

Ez ahaztu bulegora hurbiltzea, herriko eta eskualdeko material grafiko ugari eskuratu ahal izateko, audiogidak hartzeko, autokarabana gunerako fitxak erosteko, kultur ekintzen eta turismo aktiboaren informazioa jasotzeko, bertako produktuen erosketa puntuez galdetzeko, ostatu eta jatetxeez galdetzeko eta gure publikazioak kontsultatu edota erosteko (gurutzeak, kofradiak, gerra eta errepresioa, euskara, emakumeak, monumentuak eta Errebonbilloak).

Elorrioko gidak eta mapak: https://www.visitelorrio.com/gidaliburuak-eta-mapak.

Zain gaituzue.

Albiste gehiago

Gero eta bidaiari gehiagok ERREKLAMATU bezalako zerbitzuetara jotzen dute hegaldien erreklamazioak egiteko ©ERREKLAMATU

Bertan behera utzitako hegaldiak, atzerapenak, 'overbooking'-a… Zein dira zure eskubideak?

Erreklamatu

Gorabehera asko gerta daitezke hegaldi bat kontratatzen dugunean, eta aireko konpainia gutxik konpontzen dituzte arazoak azkar eta ongi. Horregatik, garrantzitsua da zure eskubideak ezagutzea eta dagokizuna erreklamatzea. ERREKLAMATUn, kontsulta eta argibideak doakoak dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Elorrioko udala

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna