Aurkikuntza

Garai bateko kanoi bat aurkitu dute Txingudiko badian

Ertzaintzak beste garai bateko 80 zentimetroko kanoi bat aurkitu du Txingudiko badian.

2021eko ekainaren 15a
12:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak beste garai bateko 80 zentimetroko kanoi bat aurkitu du Txingudiko badian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzako urpekariek astelehenean ikusi zuten, hamasei metrora, kanoi baten itxura zuen zerbait. Neurriak hartu, Ertzaintzaren logotipoa jarri, eta fitxa bat egin zuten.

Azaldu dutenez, baliteke garai bateko barku bateko kanoi bat izatea. Interes arkeologikoagatik eta materialaren interesagatik Gipuzkoako Aldundiaren eta Donostiako kapitaintzaren adituen eskuetan utzi dute, iker dezaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.