Albistea entzun

Oporrak Euskal Herrian

Arrigorri, hondartza irisgarria

Ondarroako Arrigorri hondartza oso ederra da, irisgarria, aniztasun funtzionala dutenentzako ere ederki prestatua.

Ondarroako Arrigorri hondartza.
Ondarroako Arrigorri hondartza. ONDARROAKO UDALA

Ondarroan itsasoak eta mendiak aurrez aurre begiratzen diote elkarri. Tradizioak eta modernitatea elkarrekin bizi dira, eta ondare historikoa ezagutzeko modukoa da. Ondarroak harritu egingo du bisitaria bere bizitasunagatik eta indarragatik, eta abegikorra delako. Ondarroak ongi zaintzen ditu bisitariei erakusteko altxor preziatuak.

Horietako bat Arrigorri hondartza da. Ederra da, familiarekin edo lagunekin egoteko modukoa, eguzkia hartzen, paseatzen eta itsasoan bainua hartzen. Gainera, irisgarria da, aniztasun funtzionala dutenentzako ere ederki prestatuta baitago.

Hondartza Denontzat programa martxan dago Ondarroako Arrigorri hondartzan. ONDARROAKO UDALA

Zerbitzuak

Hauek dira Arrigorri hondartzak eskaintzen dituen zerbitzuak aniztasun funtzionala dutenentzat:

• Aldagela egokitu pribatua, dutxa eta guzti.
• Hondartzarako sarrera irisgarria.
• Ohiko egurrezko pasarelei gehitutako gomazko beste pasarela batzuk, mugikortasun arazoak dituztenei uretarainoko bidea errazteko. Ondarroako Udalak eta Cikautxo enpresak daukaten elkarlanerako hitzarmenari esker daude pasarela horiek.
• Kanpoko dutxa egokituak.
• Hondartzaren sarreran, txartel berezia daukaten gidarientzako aparkalekuak.
• Sarreran, irisgarritasuna bermatzeko iturria (aurten lekuz aldatu dena irisgarritasuna bermatzeko).
• Hondartza Denontzat programa. Bainu lagunduko zerbitzua eskaintzen du Bizkaiko Foru Aldundiak, ibilgailu anfibioekin.

Hobekuntza horiek Ondarroako Udala herriko Karenka elkartearekin egiten ari den elkarlanaren ondorio dira. Karenka elkartea, hain zuzen, aniztasun funtzionala duten Ondarroako umeen gurasoek osatzen dute. Haiek dira lehen eskutik beharrizanak ikusten dituztenak, eta, horregatik, udala eta Karenka eskutik ari dira lanean, udalaren ongizate batzordearen bidez. Helburua da Arrigorri hondartza herritar guztientzat irisgarria izatea, apurka-apurka.

Ondarroan toki interesgarriak ezagutzeko, otordua egiteko eta ostatu hartzeko, kontsultatu
www.ondarroa.eus webgunea.

Albiste gehiago

Eraldaketa digitala. ©OREKA IT

Eraldaketa digitalaz eta desagertu egingo diren enpresez

Oreka IT

Gaur egun ezagutzen dituzun enpresen erdiak baino gehiago ez dira existituko hamar urte barru. Zeintzuek iraungo duten antzemateko gakoak askotarikoak eta lausoak dira, baina badaude argi ikusi daitezkeenak ere, digitalizazioa adibidez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Ondarroako udala

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.