Eduki babestua

Musker, sagar freskagarri ederra, Eroskiren saltokietan

Eroski kooperatibaren saltokietan bakarrik eskura daiteke Musker, sagarrarekin egindako freskagarri natural bikaina.

Musker sagar freskagarri botilak, Eroski kooperatibaren saltoki bateko apal batzuetan. EROSKI
2021eko ekainaren 17a
15:55
Entzun

Sagarrarekin egindako freskagarri naturala da Musker, cider edo britainiar estiloko sagardoen kutsukoa, kontsumitzaileek gero eta gehiago estimatzen dutena. Freskagarri ederra da, eta alkohol gutxi du (3,8%). Eroski kooperatibaren saltokietan bakarrik eskura daiteke, 33 zentilitroko botiletan.

Kalitate handiko edaria da Musker. Naturala eta osasungarria. %100 tokiko sagarrarekin egina, batere gehigarririk erabili gabe eta azukrerik, aromarik eta gasik gehitu gabe.

Berrikuntza eta iraunkortasuna

Musker edari berritzailea da. Izan ere, Eroskik kontsumitzaileei eskaini nahi die
kalitatezko euskal produktu naturalen sorta berritzaile eta bereizgarri bat, eta horretarako etengabe ikertzen ari da.

Eroski liderra da elikaduraren arloko berrikuntzan, eta, era berean, sostengua ematen die euskal produktuen arloan berrikuntzaren bidetik aritzen diren bertako ekoizleei. Horrela, Euskal Sagardoa jatorri izenarekin berrikuntzak lantzen ari da sagardoaren arloan, dela formatu berriekin, dela premia berriekin, merkatuan sagardo naturalari balioa emateko, kalitatezko produktu naturalen bidez.

Musker freskagarria sortzeko, Astigarragako (Gipuzkoa) Sagar Iraultza enpresarekin aritu da lanean, ikertzen, sagardo naturalarekin, eta emaitza paregabea izan da. «Sagarraren bidez egindako freskagarri hau sortzeko ekoizpen prozesua azpimarragarria izan da», dio Xabier Kamio enologo eta Sagar Iraultza enpresako bazkideak.

Azken batean, Musker sagarraren eta sagardoaren sektorearen «ilusioaren» emaitza dela azpimarratu du Kamiok: «Dibertsifikatzeko eta sagarraren bidez produktu berriak egiteko nahia».

Izan ere, ohiko sagardoez gain, mundu osoan produktu berri ugari merkaturatzen ari dira sagarra lehengaia izanik, freskagarriak eta likoreak, besteak beste, eta Euskal Herriko sagarraren eta sagardoaren sektorean jabetu dira urrats bat aurrera egin beharra dagoela bide horretan, kontsumitzaile berriak kontuan izanik. «Dibertsifikatzeko eta sagar produktu berriak sortzeko asmoz, Musker edari berria sortu dugu, kontsumitzaileei lehendik genuenaz gain produktu berriak eskaintzeko, tradizioa kontuan izanik, tradizioa iraganeko berrikuntza zela ezin baita ahaztu».

Horrela, sagarraren gaineko ezagutza eta jakinduria baliatuta, hainbat sagardogile eta Sagar Iraultza enpresa Eroski kooperatibarekin elkarlanean aritu dira Musker freskagarria sortzeko eta merkaturatzeko. «Musker freskagarriak gure herria irudikatzen du, Euskal Herria. Gure paisaia mendiz beterik dago, eta ura ere badago, itsasoa. Sagarrondoak mendietan daude, eta horrekin iraunkortasuna azpimarratu nahi dugu, gure lurra bizirik dagoela eta ilusioz zaintzen dugula. Lur horretan ahalik eta esku hartzerik txikiena egon dadin ahalegintzen gara, eta esku-hartzerik egin behar bada zentzuzkoa izan dadila, gure sagarrondoak eta ingurumena babesteko».

Era berean, Musker-ek itsasoa ere irudikatzen du. «Gure itsasoaren alde freskoa, itsasoan ditugun olatuak sentitzea, iraunkortasunari eutsita. Izan ere, gainerako ohiko freskagarriekin alderatuta, Muskerren elaborazioan, eta ez dago gehigarririk, gas guztia produktuarena berarena da, azukrea ere sagarrarena berarena da, eta ekoizpen prozesu osoa modu natural batean egiten da, nahiz eta horrek inbertsio handiagoa eskatu eta erronka handia izan guretzat».

Zalantzarik gabe, sagarraren bidez egindako Musker edariak harrera ona izango du kontsumitzaileen aldetik, eta uda garaian, eguraldi onarekin, are gehiago. «Produktu freskagarria da, zapore txinpartatsua du eta edozein unetan edan daiteke, lanetik irten eta zerbait freskoa nahi duzunean, hondartzan, mendian, etxean, edo terraza batean lagunekin zaudela. Sagarraren bidez egindako edari ederra da, freskoa, erabat naturala, oso alkohol kopuru txikia duena, eta haurtzaroa gogora ekartzen diguna. Hemengo produktu bat da, eta kultura aldetik gu garen hori guztia irudikatzen du».

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.eroski.es.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.