Albistea entzun

Oporrak Euskal Herrian

Opor berdeak Gasteizen

Gasteiz hiri berde bat da, eta aukera ugari eskaintzen ditu jarduera interesgarriak egiteko naturarekin bat eginez. Halaber, bere ondare historikoa oso garrantzitsua da eta, gastronomia, dastatzeko modukoa.

Bizikletan ibiltzen Gasteizko Eraztun Berdean.
Bizikletan ibiltzen Gasteizko Eraztun Berdean. GASTEIZKO UDALA

Europan biztanleko berdegune gehien duen probintzia hiriburua da Gasteiz, eta hori dela eta 2012ko Europako hiriburu berde izendatu zuten. Horrela, Gasteizen dauden naturgune aberatsetan, Florida parkean edo Eraztun Berdean, lasaitasunaz goza daiteke, atseden hartu, eta ibilaldi ederrak ere egin daitezke.  
Gasteiz inguru segurua eta iraunkorra dela azpimarratu behar da, ekoturismoa, running eta paseoak oinez edo bizikletaz egiteko egiteko ezin hobea, toki masifikatuen kontrakoa den turismo eredua sustatzen duena. Azken batean, egun eder batzuk lasai igarotzeko aproposa da Gasteiz, naturaz gain, gastronomiaz, ondare historikoaz eta arteaz gozatzeko.

Bizikletaren hiria

Gasteiz bizikletaren hiria da. Hiriko kaleetatik ez ezik, hiria inguratzen duen Eraztun Berdetik eta bertan dauden ibilbide ugarietatik ere bizikletaz joan daiteke. Hirian eskaintzen den bizikleten alokairu zerbitzua balia daiteke paseo eder batzuk egiteko. Eraztun Berdea hiria inguratzen duten parkeen multzoa da. Elkarren artean loturiko hainbat parkez osatuta dago, besteak beste, Salburua, Zadorra, Zabalgana, Armentia, Olarizu eta Neberako parkea. Salburuko hezegunean, fauna eta flora espezie ugari aurkitu daitezke, Euskal Herriko hezegune kontinentalik baliotsuenetako bat da, eta Europako Natura 2000 Sarearen barruan nazioarteko garrantzia duen Ramsar hezegune gisa izendatua dago. Parkean bertan, Ataria interpretazio zentroa eta hegaztien bi behatoki daude.

Berezko zaporedun enogastronomia

Pintxoei, plater tradizionalei eta proposamen berritzaileei esker, hiria bisitatzeko funtsezko arrazoietako bat da tokiko gastronomia. Era berean, ezin daitezke albo batera utzi Arabako ardoak eta Arabako txakolina, gozogintzan dagoen tradizioa eta Azoka plaza, hiriaren bihotzean tokiko produktuak, tailerrak eta gastrotabernak biltzen dituen gunea.

Historia eta artea

Zortzi mende baino gehiagoko historia ezagutzeko parada eskaintzen du Gasteizek. Hiriak Erdi Aroko hirigunea dauka. Kaleen antolaketak almendra itxura gordetzen du oraindik ere, eta, bertatik ibiliz gero, harresia eta tenplu gotiko nagusiak ezagutuko ditu bisitariak. Santa Maria Katedralera bisita gidatu bat eginez gero, zaharberritze-lanak bertatik bertara ikus daitezke. Katedrala gizadiaren ondare izendatua dago eta dorreak hiri osoaren panoramikarik onena eskaintzen du.
Erdigunean dagoen Andre Maria Zuriaren plazak biltzen dituenak ere ikusteko modukoak dira: Gasteizko Guduari egindako monumentua, San Migel eliza, merkataritza eta ostalaritza lokalak, eta landare-eskultura.
Azkenik, hirian zenbait museo bikain daude. Besteak beste, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, Montehermoso kulturunea, Bibat (Arabako Fournier Karta Museoa eta Arabako Arkeologia Museoa), Arma Museoa, Arte Sakratuaren Museoa, Arte Ederren Museoa, Farolen Museoa eta Natur Zientzien Museoa.
Gasteizko toki paregabe horiei buruzko informazio gehiago, www.vitoria-gasteiz.org webgunean.

Albiste gehiago

Gero eta bidaiari gehiagok ERREKLAMATU bezalako zerbitzuetara jotzen dute hegaldien erreklamazioak egiteko ©ERREKLAMATU

Bertan behera utzitako hegaldiak, atzerapenak, 'overbooking'-a… Zein dira zure eskubideak?

Erreklamatu

Gorabehera asko gerta daitezke hegaldi bat kontratatzen dugunean, eta aireko konpainia gutxik konpontzen dituzte arazoak azkar eta ongi. Horregatik, garrantzitsua da zure eskubideak ezagutzea eta dagokizuna erreklamatzea. ERREKLAMATUn, kontsulta eta argibideak doakoak dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Gasteizko udala

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna