Albistea entzun

Enpresak

Sanchez Galan inputatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Villarejo komisarioaren espioitza sarea kontratatu ote zuen ikertu nahi du epaileak.

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea, artxiboko irudi batean.
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea, artxiboko irudi batean. Luca Piergiovanni / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu -

2021eko ekainak 23 14:25

Ustelkeriaren aurkako fiskaltzaren eskaera onartu du Manuel Garcia Castellon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta ikerketa zabaldu du Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentearen aurka. Harekin batera inputatu ditu beste hiru lagun: Francisco Martinez Corcoles Iberdrolako negozio zuzendaria, Fernando Becker presidente ohia, eta Rafael Orbegozo gabineteburu izandakoa. Hiru delitu leporatu dizkie: eroskeria, intimitatearen aurkako delitua, eta merkataritza agiria faltsutzea.

Oraindik ez dute zabaldu noiz deklaratu beharko duten lau inputatuek epailearen aurrean. «Gauzak argitzeko momentua» izango dela adierazi diote Iberdrolako iturriek Efe agentziari.

Garcia Castellon epaileak ontzat hartu du fiskalaren kontakizuna. Haren arabera, «zantzu ugari» daude erakutsiko luketenak Sanchez Galan Jose Manuel Villarejo Espainiako komisario ohiaren sare ustelarekin tratuan aritu zela hamahiru urtez, eta, Iberdrolak Villarejori eskatutako espioitza lanen berri izateaz gain, lanok baimendu ere egin zituela. Lan horien helburua litzateke Iberdrolaren zenbait negoziotan laguntzea lehiakideen aurka eta gobernuarekiko harremanetan, edota Sanchez Galanen beraren boterea sendotzea, legez kanpoko espioitza metodoak, mehatxuak eta gisakoak erabilita.

Garai hartan komisario ohiari agindutako lanen artean ezagunena da Arcos de la Fronteran (Andaluzia, Espainia) ziklo konbinatuko planta bati buruzkoa; helburua udalaren eta ekologisten oposizioa ezabatzea omen zen, haien bizitza pribatuan arakatuz edota auzian zerikusia izan zezaketen epaileekin harremanetan jarriz. Beste lan bat Florentino Perez ACS eraikuntza enpresako eta Real Madrilgo presidenteari lotutakoa izango litzateke. Iberdrolako buru izateko urratsa egin zuen Perezek 2009an, akzioen %20 erosita, eta hori eragozteko kontratatu omen zuten Villarejo Sanchez Galanek edo haren gertukoek.

Villarejo komisarioaren itzala Iberdrola dorrearena baino handiagoa da. Espainiako enpresa boteretsu gehienetara iristen dira komisario ustelaren atzaparrak, eta Francisco Gonzalez BBVAko presidente ohiari, Isidro Faine Caixabankekoari eta Antonio Brufau Repsoleko buruari Iberdrolako Ignacio Sanchez Galan gehitu dakieke orain.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Koordinazio batzordearen bileraren hasiera, atzo, Iruñean, Nafarroako Jauregian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Madrilek eta Iruñeak 431 milioiko ekarpen garbia itundu dute 2020rako

Joxerra Senar

Metodologia zehaztuta, Nafarroak lehen bi urteetan gehiago pagatu zuenez, estatuak 138 milioi euro itzuliko dizkio. Aurtengo ekarpenari dagokionez, doikuntzak eginda «aldekoa» izatea espero dute

Tubacexeko langileen protesta, 2021eko otsailaren 23an, Laudioko lantegiaren aurrean. ©LAB

Espetxe zigorrak eskatu dituzte Tubacexeko hiru grebalariren aurka

Berria

Iazko otsailaren 23an atxilotu zituen Ertzaintzak, enpresaren atarian. Isunak ere eskatzen dituzte haien aurka

Sindikatuen banderak, atzo Bilbon eginiko manifestazioan. ©O. MATXIN EDESA / FOKU

Akordiorik eza FVEMeko zuzendarien errua dela salatu dute sindikatuek

Imanol Magro Eizmendi

CCOOk, LABek eta UGTk bilera eskatu diote Bizkaiko patronalari hilaren 12ko asterako. ELAk greba mugagabearen aukera aipatu du

Petroliontzi bat Gazpromen egoitza inguruan, San Petersburgon. ©ANATOLi MALTSEV / EFE

Errusiako petrolioari 60 dolarreko muga jarri dio Europako Batasunak

Iker Aranburu

Astelehenean jarriko du indarrean, hango petrolioa erosteko ia erabateko debekuarekin batera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.