Pandemian hezkuntza sistema indartzeko jarritako baliabideei eutsiko die Nafarroak

2021-2022 ikasturterako protokoloa aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Izurri garaian hartutako 248 irakasle postu gehigarriek bere hartan segituko dute, bigarren urtez.

Burlatako Askatasuna ikastetxeko gela bat, 2021-2022 ikasturteko lehenbiziko egunean. IDOIA ZABALETA, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko ekainaren 23a
13:28
Entzun

Ikasturtea bere hondarrean da Nafarroan, eta herrialdeko hezkuntza agintariek dagoeneko aurkeztu dute datorrenean indarrean izanen protokoloa. Beste behin, COVID-19ari kontra egiteko neurriei bideratuko dira zenbait baliabide. Hain zuzen, iaz erabilitakoei eutsiko dietela adierazi du Nafarroako Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok. Izurriteagatik, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ohi baino 248 irakasle gehiago kontratatu zituen 2020-2021 ikasturterako; postuek bere hartan jarraituko dute irailetik aurrera. Zehazki, horietako 213 Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzakoak dira. 35, berriz, Bigarren Hezkuntzakoak.

Protokoloan jasoa dagoenez, Haur Hezkuntzako ikasgelei dagokienez, gobernuak irakasle gehigarri bat jarriko du ikasgelako hogei ikasle baino gehiago dauden taldeetan. Hezkuntza Departamentuaren esanetan, helburua taldeak txikiagoak izan daitezen erdiestea. Zentro publiko zein itunpekoetan, neurriak berdinak izanen dira guztietan.

Bestalde, gobernuak neurriak aurreikusi ditu Lehen Hezkuntzarako ere. Sare publikoan, hogei ikasle baino gehiago biltzen dituen talde bakoitzeko, lanaldi heren bateko laguntza eskainiko du gobernuak. Itunpekoak diren zentroetan, aldiz, lanaldi osoaren %10eko laguntza emanen da talde horietan irakaskuntza indartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.