Albistea entzun

ETB

ETB1ek Egunean Behin jokoaren finala emango du

Saio berezia egingo dute uztailaren 15ean. Biba zuek! saioko lantaldeak gidatuko du emankizuna.

Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus
Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus ETB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2021eko ekainak 25 14:42

Egunean Behin lehiaketako zazpigarren denboraldiko final sinkronizatua Biba Egunean Behin telebistako saio berezian eskainiko du ETB1ek, uztailaren 15ean. Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek aurkeztuko dute inoiz telebistan egin den telefonoaren bidezko aldibereko lehiaketarik handiena. Eitb.eus-en eta EITBko YouTubeko kanalean ere jarraitu ahal izango da saioa.

Egunean Behin aplikazioa jaisten duen orok parte hartu ahal izango du lehen aldiz sakelakoak eta telebista lotuko dituen final handian. Hartara, ez dago lehiakide mugarik jokoan parte hartzeko. Gaur egun, 80.000 lagun inguruk dute aplikazioa sakelako telefonoan jarrita.

Opariak ere ez dira nolanahikoak izango: El Corte Ingles Viajesen eskutik irabazle nagusiak 2.000 euroko bidaia txartela irabaziko du, nahi duenenean nahi duen tokira joateko. Eta parte hartzaileen artean 1.000 euroko beste txartel bat zozketatuko dute, egoera berean bidaiatzeko.

Lau partida jokatuko dituzte finalean: lehen aldiz, galdetegi berdinak azalduko dira sakelako guztietan aldi berean (iluntzeko 21:15ean). Lehen hiru partidak parte hartzaile guztientzat izango dira; laugarren partida erabakigarrira, berriz, aurreko hiru partidetako 20 onenak pasatuko dira, baita gonbidatuetako bat ere (propio gonbidatuko baitute aplikazioko txapeldun bat 4. partidarako).

EITBLab ideia eta eduki berrien laborategiaren eskutik eta CodeSyntak enpresarekin aliantzan landu du EITBk Egunean Behin-en finala ETB1erako. Techno-taiment formatuarekin bide berri bat urratzea izan da EITBLaben asmoa: egun berean, ordu berean eta lehiaketa berarekin sakelakoa eta telebista lotzea eta milaka lagun lehia bizian jartzea.

Hartara, ETB1en arratsaldetan arrakasta handiz eskaintzen den Biba Zuek saioko lantaldeak moldatuko du Biba Egunean Behin berezia. Ezustekoz beteriko saioa izango da eta Euskal Herriko Egunean Behin zale guztiekin aldi berean jokoan hiru bikote gonbidatu ospetsu izango dituzte platoan, baita aplikazioak berak izan dituen txapeldunen bat ere.

2019ko martxoaren 4an sortu zenetik, Egunean Behin lehiaketaren arrakasta handituz joan da; denboraldi honetan, bataz beste, 60.000 lagun baino gehiago jokatzen ari dira egunero. Jokoaren helburu nagusia da euskarazko joko batean parte hartuz ondo pasatzea euskaraz. Izenak dioen bezala, lehiakide bakoitzak partida bakarra jokatzeko aukera du egunean.

Egunean Behin familia handituz doan heinean, sortzaileek erronka berriak dituzte jomugan. Oraingo honetan, herritarren jakintza, trebezia eta matematiketarako abilezia neurtuko dituzten galderak ez ezik, euskal gaiekin lotutakoak prestatu dituzte, herri ikuspegitik egindakoak beti ere.

Telesail berri bat, uztailaren 15ean

Egunean Behin-en finala emango duen gau berean, ETB1ek telesail berri bat estreinatuko du: Beti mugan. EITBren webgunean zenbait argazki jarri dituzte eta iragarri dute honakoak izango direla aktore protagonistak: Elena Irureta, Mikel Laskurain, Iker Galarza, Miren Gaztañaga, Itziar Aizpurua, Amancay Gaztañaga, Mikel Ibarguren eta Xabier Jabato Lopez. COVID-19 gaitzik ez duen Euskal Herriko herri bakarra Aldabe da, eta fikziozko herri horretan garatuko dira telesailaren tramak. «Umorea da gaixotasun kutsakor bakarra», dio off-eko ahots batek telesailaren iragarkian. Jone alkateak (Elena Irureta) erabakiko du Aldabe herria ixtea: ezingo du inork bertara sartu, ez bertatik atera. Pausoka ekoiztetxearen telesail bat da. Zuzendaria Jabi Elortegi da —makina bat telesail zuzendu ditu Euskal Telebistarentzat—.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Umearen izen berria oraindik ez dute zabalduko. / ©BERRIA

'Metanfetamina nagusi' jarri diote Australiako jaioberri bati, izena onartzen zuten ikusteko

Isabel Jaurena

Australiako erregistro zibilak adierazi du «ezohiko izena» sistemaren «zirrikituetatik pasatu» zela

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Harrobia behar du dantza bertikalak»

Unai Etxenausia

Orduak soka batetik zintzilik pasatzen ditu Peonek. Dantza bertikala Euskal Herrira ekarri zuen, eta hedatuz joan da gutxinaka. Diziplina horren lehen topaketa antolatu dute Bilbon.
Haurrei zuzendutako <em>Mantangorri</em> gehigarriko edukiak sarean ere topatu ahalko dira hemendik aurrera, <em>Berria.eus/mantangorri</em> webgunean. ©BERRIA

'Mantangorri'-ren webgunea martxan da

Urtzi Urkizu

Paperean argitaratzen diren edukiak eskuragarri egongo dira. Ipuinak bideo formatuan ere bai

<em>Altsasu (gau hura)</em> filma. ©MARMOKA FILMS

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...