Txirrindularitza

Sei mendate izango ditu aurten Donostiako Klasikoak

Uztailaren 31n egingo da, eta bi kilometro gutxiago izango ditu aurten.

Evenepoel, 2019an, helmugara iristen. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2021eko uztailaren 5a
16:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Iaz bertan behera geratu ostean, aurten hilaren 31n egingo da Donostiako Klasikoa. Gaur aurkeztu dute ibilbidea, eta, duela bi urtekoarekin alderatuta, bi kilometro motzagoa izango da. Sei mendate izango ditu: hirugarren mailako bi, bigarren mailako hiru eta lehen mailako bat, Erlaitz. Ohi bezala, Orio eta Donostia arteko zatia erabakigarria izan daiteke, nahiz eta aurten bi kilometro gutxiago izango dituen ibilbideak azken zati horretan.

"Iazkoarekin alderatuta, aurten soilik behin pasatuko dira Murgildik, eta puntuagarria izango den mendate bat gutxiago izango du, ondorioz", esan dute antolatzaileek. Azaldu dute Igeldotik Oriora doan errepidearen egoera dela-eta erabaki dutela zati hori kentzea, txirrindularien segurtasuna ziurtatzeko. Tarteko helmugak Hondarribian eta Donostiako Bulebarreko lehen zeharkaldian egongo dira.

Remco Evenepoelek irabazi zuen azken klasikoa, 2019koa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.