Albistea entzun

Frantziako Tourra

Etapa, Van Aertentzat; Tourra, Pogacarrentzat

Cavendishek ezin izan du gainditu Eddy Merckxen errekorra Eliseoko Zelaietan. Elastiko horiaz gain, mendikoa eta gazte onenarena ere eskuratu ditu Pogacarrek. Bahrein izan da talderik onena.

Van Aert Eliseo Zelaietak helmugan, gaur, atzean Cavendish duela.
Van Aert Eliseo Zelaietak helmugan, gaur, atzean Cavendish duela. CHRISTOPHE PETIT-TESSON / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko uztailak 18 09:42

Etapa, Van Aertentzat; Tourra, Pogacarrentzat. Atzoko erlojupekoaren kronikaren goiburua izan zitekeen, baina ez, Eliseoko Zelaietako etapa mitikoarena da. Balentria egin du Wout Van Aertek (Jumbo), eta inor gutxik lortu duena egin du aurtengo Frantziako Tourrean: lasterketa-aldi berean mendiko etapa bat, erlojupeko bat eta esprint bat irabazi ditu.

Tadej Pogacar (UAE), berriz, bi Tour irabazi dituen txirrindularirik gazteena bilakatu da, 22 urterekin, eta nola, gainera: bere aurkarien gainetik pasatu da esloveniarra, eta ez die ogi apurrik ere utzi. Gaur hiru aldiz igo da podiumera, maillot horia, mendikoa eta gazte onenarena jasotzera. Bostetik hiru.

Sailkapen nagusiko podiumean, alboan izan ditu Jonas Vingegaard (Jumbo) eta Richard Carapaz (Ineos). Danimarkarrak goi mailako txirrindularia dela erakutsi du Tour honetan. Talderik onena Pello Bilbaoren Bahrein izan da; nagusian bederatzigarren amaitu du gernikarrak, eta euskaldunik onena izan da. Jonathan Castroviejok (Ineos) 23. amaitu du, eta 26. Ion Izagirrek (Astana).

Azken maillota, berdea, aurtengo Tourrean berpiztu den Mark Cavendishentzat izan da (Quick Step). Britainiarrak, ordea, ezin izan du bere balentria errematatu. Aurten irabazi dituen lau etapekin, 34 ditu denera Tourrean, inork inoiz eskuratu duen gehien, Eddy Merckxekin berdinduta. Gaur aukera bikaina zuen Merckxen gainetik jartzeko; bera zen faboritoa, baina Van Aert aurreratu zaio. Jasper Philipsen (Alpecin) izan da bigarren, eta Cavendish hirugarren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Shane Larkin eta Vasilje Micic, Efeseko bi izarrak, azken Euroligako finala irabazi berritan, elkar besarkatzeko prest. ©ANDREJ CUKIC / EFE

Inoizko Euroligarik gogorrena

Beñat Mujika Telleria

Urtero maila hobetuz badoa ere, Europako izarren ligak gogoangarria izateko osagai guztiak ditu sasoi honetan. Hemezortzi talde lehiatuko dira gorenera iristeko asmoz.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Luzerako egon nahiko nuke hemen»

Iñaki Berastegi

Denbora gutxian «ondo» egokitu da Ghiorzi Euskal Herrira. Eibar egitasmo «polita» dela uste du, eta atzera ere kanporaketetarako sailkatzeko gai ikusten du taldea sasoi honetan.
Brais Mendez Realeko jokalaria, Omoniako jokalariez inguratuta, Europa ligako aurreko partidan. ©JON URBE / FOKU

Realak zigilua jarri nahi du

Jon Ander De la Hoz

Txuri-urdinek Moldavian jokatuko dute gaur Europa ligako hirugarren jardunaldian, Xeriffen aurka. Garaipena dute helburu, multzoko lidergoa indartzeko. Imanolek dio «lehia gogorra» izango dela

Julen Lopetegi atzo, Sevillaren eta Dortmunden arteko neurketa bukatu berritan. ©Jose Manuel Vidal, EFE

Julen Lopetegik utzi egin dio Sevillako entrenatzaile izateari

Uxue Rey Gorraiz

Bart kargugabetu dute euskal teknikaria, taldearen bolada txarra dela eta. Klubak ez du iragarri Lopetegik utzitako hutsunea nork beteko duen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...